EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Hegoaldeko igeriketa txapelketa guztiak ezerezean geratu dira
19-20 denboraldi honetako Hego Euskal Herriko lehiaketa guztiak bertan behera uztea erabaki da, edozein kirol-modalitatetan
Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa
Ekimenaren antolaketa lanetan diharduen Txumai Iturriarekin elkarrizketa
Emakumezkoen Eibar Errugbi taldea Ohorezko Mailara igo da
Federazioak zuzenketa egin ondoren, automatikoki igoko dira lehen mailara, Ohorezko B mailako lehen postua lortu ondoren