EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Bizkaiko Traineru Txapelketa Lekeition
Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, gizonak hiru txandetan arituko dira eta emakumezkoak txanda bakarrean
Europako EHL Cup txapelketa berrian eman du izena Bera Berak
Urtarrileko multzoen faserako sailkapena lortu asmoz, hiru kanporaketa gainditu beharko ditu irailean, urrian eta azaroan
Gipuzkoako Traineru Txapelketa Orion
Itsasoan izango da estropada, eta Gipuzkoako emakumezkoen eta gizonezkoen ontziek parte hartuko dute lehian