EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Mikel Lopetegi Urra, Euskadiko harri txikien txapelduna
Jagoba Otaegi nagusitu zen, berriz, 80 kiloz azpikoen mailan
Azken partiden aurreko kanporaketak jokatuko dira bihar, X. EHKopako 2. fasean
X. Euskal Herria Kopako 2. fase honetako egutegia betezen ari da, gora-beherekin, baina hala ere lehiaketak aurrera jarraituko du
Lopetegi-Karrikaburu bikoteak irabazi du II. San Migel Xare Irekia
40 eta 33ko emaitzarekin irabazi zioten Etxeberri-Funosas bikoteari