EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala, larunbatean
Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a , Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo neurtuko dituzte indarrak
Alaves-Osasuna eta Añorga-Aurrera, X. EHKopako azken partidetan
Atzoko partiden emaitzen ostean, X. Euskal Herria Kopako azken partidak: Alaves-Osasuna eta Añorga-Aurrera
Nafarroako aizkolari txapelketaren finala zehaztuta geratu da
Iker Vicente, Jon Rekondo, Eneko Saralegi, Ruben eta Oier Kañamares izango dira final haundian