EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Bertan behera geratu dira hainbat herri kirol ekitaldiak Bizkaian
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 38/2020 Dekretua aztertu eta gero hartu du erabakia Bizkaiko Federazioak
Mikel Linazisorok Obaba (9a zailtasuna) bidea kateatu du Baltzolan
Euskal Selekzioko kidea den bergararraren hirugarren 9ª zailtasuna da bere ibilbidean
Urrezko Aizkolarien Kopako bigarren kanporaketa igandean
Julen Olano, Suharri Rodriguez, Iban Resano eta Luis Txapartegi arituko dira igande honetan, azaroak 8, Maeztun