EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Lointek Gernikak Eurokopako multzoen fasea jokatuko du datorren urtarrilean
Datorren urteko urtarrilaren 17tik 23ra lehiatuko da multzoen fasea, zeina ‘burbuila baten barruan” egingo den
Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia, Binakako Aizkolari Gazteen finalera
3. Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zen ere, finalerako Goizeder Beltza eta Ibai Soroa sailkatu zirelarik
Xabier Azkargorta: “Jokalariek ez dute kurrikulumean Euskal Selekzioan jokatu dutenik aipatzen”
Ofiziala ez den bitartean ‘kaxkar’ ikusten du Selekzioa: “Politika alorrean dago benetako partida”