EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Oriamendi Torneoa gaur hasiko da bi partidurekin
Ostegun honetan hasiko den txapelketan guztira sei bikotek hartuko dute parte
Oriaren Traineru Jaitsiera atzeratu egin dute
Otsailaren 13an jokatzekoa zen Oriaren XXVII Traineru Jaitsiera, gauzak ondo bidean martxoaren 21ean egingo da
Alaia Juaristi eta Jon Erguin, Iraupen Eskiko Euskadiko Txapeldunak
Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak bertan behera utzi du 2021eko mendiko eskiko Euskadiko Kopa