EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Getxoko Krosa jokatu zen igandean Faduran
Aitor Regillaga izan zen aurrena helmugaratzen gizonezkoen absolutoen mailan eta emakumezkoetan Maialen Muñoz nagusitu zen
Ordiziako klasikaren parte-hartzea zehazten hasia da
Ordiziako 98. klasikoa berriro ere Uztailaren 25ean ospatuko da aurten, eta bertan Astana, Movistar eta AG2R bezalako goi mailako taldeak egongo dira
Emakumezkoen errugbi zazpiko hirugarren torneoa lehiatu da
Hernaniko taldea nagusitu zen, ordiziarrak bigarrenak izan ziren eta gernikarrak hirugarrenak