EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Goikoetxea V.a-Labaka eta Segurola-Zaldua I.a, finalerdietara sailkatuta
Goikoetxea V.ak eta Labakak Urrutia II.aren eta Aizpuru III.aren aurka 40-39 irabazi zuten eta Segurolak eta Zalduak 40-34 irabazi zioten Etxarri-Zubiriri
Berako Mendi Maratoi Erdia, bertan behera
Hurrengo edizioa 2022ko apirilaren 10ean izango dela iragarri dute antolatzaileek
Reala – Alaves, igandean
Arratsaldeko 16:15etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partida izango da