EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
[A multzoa • FINALA] Athletic – Alaves, abuztuaren 29an, Zarautzen
Asti futbol zelaian jokatuko da, Zarautzen, abuztuaren 29an, 16:00etan hasita. ETB1ek zuzenean emango du
Aurkari zailak izango ditu Lointek Gernikak Eurokoparen hasieran
Virtus Bolonia, La Roche Vendee eta Carolo Basket eta Piestanske Cajki taldeen arteko kanporaketaren irabazlearen aurka egokitu zaio
Urrizak aurrerapauso handia eman du final berri bat jokatzeko
Barrenetxea IV.ari 30-22 irabazita lider jarri da zortzi punturekin