EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Twitter
Iñaki Olanok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Axari Traila
Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou eta Irati Larrañaga nagusitu ziren
Sokatira Mundiala. Sokatira, kirol olinpikoa
Deialdi olinpikoetan parte hartu zuen sokatirak 1.900 eta 1.920 artean. Gerora, egitarau ofizialetik at gelditu zen, partehartzaile kopurua murrizteko erabakian
Athletic-Alaves, urriaren 1ean
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita