EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren finalistak erabaki dira
Kanporaketan, Iker Vicentere, Eneko Saralegi, Julen Olano, Jon Rekondo eta Joxean Etxeberria sailkatu dira
Athletic 1-0 Alaves
Athletic nagusitu da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partidan. Lehenengo hiru puntuak eskuratuta, Osasunarekin batera dago orain sailkapenaren buruan
Salaberenborda eta Arburua Manaslura igo dira oxigenorik gabe
Maialen Berterretxe espediziokidea 7.600 metrora iritsi da