EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Euskal Herria eTxapelak FIFA 21-en erakustaldia egingo du Euskararen Egunean Twitch bidez
Game Erauntsiaren Twitch kanaletik jarraitu ahalko da 18:30etik aurrera.
Zesta-puntako Banakako Txapelketa abenduaren 3an hasiko da
Aurten, hamalau pilotarik parte hartuko dute Berriatuko Mendibarren frontoian jokatuko den txapelketan
Hastear da IX. Antton Pebet Oroimenezkoa
Elite mailako eskuz binakako lehia final-zortzirenekin hasiko da eta finala urtarrilaren 2an izango da