EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Eusko Label binakako txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da asteburuan
Ostiraletik igandera bitartean hiru jaialdi izan ziren, Oñatin, Aizarnazabalen eta Antzuolan, hurrenez-hurren
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jantzi dute Beti Gazteko mutilek
Emakumezkoen 540 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu zen larunbatean Berangon
Zierbena eta Hibaika, garaile Portugaleteko Jeitsieran
Guztira 46 traineruk hartu zuten parte euskal uretan jokatu den arraun denboraldiaurreko lehen proban