EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Reala – Alaves, martxoaren 13an
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamargarren partida izango da. Anoetako futbol zelaian jokatuko da, 18:30ean hasita
Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko egitaraua aurkeztu dute
Pilota ardatz hartuta, ekitaldi sorta antolatu du Euskal Herriko zaharrenetakoa den elkarteak
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea