TXIRRINDULARITZA

Vita Heinek irabazi du emakumezkoen I. Igartza Sari Nagusia

by | 2021/04/29

Argazkiak: Loinatz Txirrindulari Elkartea

Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatuta, emakumezkoen I. Igartza Saria jokatu zen pasa den igandean, Beasainen hasi eta bukatuta, 400 txirrindulari inguruk parte hartu zutelarik.

09:00etan eman zioten hasiera probari kadeteen lasterketarekin. Lehenengo postuan Hyundai Koryo Car taldeko Daniela Grañana kokatu zen, bigarrengoan Alejandra Puente, lehenengoaren talde berekoa, eta hirugarrengoan, berriz, Izaro Oliveira, Seguros Bilbao-Miribilla taldekoa.

10:30etan junior mailakoen txanda izan zen, 57 kilometroko lasterketarekin. Gaztetxoez gain, 30, 40, 50 eta 60 masterrak ere izan ziren bertan. Junior kategorian Laia Puigdefabregas izan zen azkarrena, Nafarroa Ermitagaña taldekoa. Bigarren postuan Lucia Ruiz ailegatu zen, Rio Miera-Meruelo-Cantabria taldekoa, eta hirugarren postuan Ilona Feytou, Le Boulou taldekoa.

12:30etan hasi zen elite eta 23 urtez azpikoen proba, 80,5 kilometrokoa. Elite mailan, lasterketako lehen txirrindularia eta mendiko probako irabazlea, Massi-Tactic Women taldeko Vita Heine izan zen. Bigarren postuan eta tartekako helmugen sariarekin Tereza Neumavona geratu zen, Women’s Cycling taldekoa, eta hirugarrengoan, berriz, Alessia Bulleri, Einecat-Rbh Global taldekoa. 23 urtez azpikoen mailan, berriz, Laboral Kutxa taldeko Idoia Erasok eskuratu zuen garaipena.

SAILKAPENAK:

ELITE MAILA:

1. 36 HEINE, Vita MTWT 1:58:41
2. 83 NEUMANOVA, Tereza WCSP 1:07ra
3. 27 BULLERI, Alessia ENEI a 1:08
4. 139 ERASO LASA, Idoia LKFE 1:10ra
5. 104 SANCHEZ HERNANDEZ, Marta BAIX 1:20ra
6. 154 MARTIN MARTIN, Isabel MERU 3:34ra
7. 125 RODRIGUEZ REVERT, Sofia SOWT 3:34ra
8. 62 LARRARTE ARTEAGA, Eukene LKFE 3:34ra
9. 46 STEELS, Claire SOWT 3:36ra
10. 82 MALGORZATA, Jasinska WCSP 3:36ra

KADETEAK:

1 Daniela GRAÑANA SORLÍ (Hyundai Koryo Car – Dstrel)

2 Alejandra PUENTE ALBORCH (Hyundai Koryo Car – Dstrel)

3 Izaro OLIVEIRA ALBERDI (Seguros Bilbao – Miribilla)

JUNIORRAK:

1  Laia PUIGDEFÁBREGAS ARIZ(Nafarroa – Ermitagaña)

2 Lucía RUÍZ PÉREZ (Río Miera – Meruelo – Cantabria Deporte)

3 Ilona FEYTOU (Club Cycliste Le Boulou)

23 URTEZ AZPIKOAK:

1 Idoia ERASO LASA (Laboral Kutxa – Fundación Euskadi)

2  Isabel MARTÍN MARTÍN (Río Miera – Cantabria Deporte)

3 Sofía RODRÍGUEZ REVERT (Sopela Women’s Team)

MASTER 30:

1 Eva ORTEGA AGUILAR (P.C. Biciosos – Rías Baixas)

2  Saida PEREA PEIRÓ (Peña Ciclista Beniopa)

3  Eva SANS GRAU (Club Ciclista D’Asco)

MASTER 40:

1  Monika DAZA ASUMENDI (Bera – Bera Rugby Taldea)

TXIRRINDULARITZA