FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
VIII. EH Koparen finala: EROSI ZURE SARRERA
Erosi zure sarrera hemen: markatu zenbat sarrera nahi duzun, sakatu CONTINUAR beheko irudian eta eman eskatzen diren datuak. Edo sartu HEMEN eta prozesu bera egin.
Sarrerak 7 euro balio du.
Amorebieta Klubeko bazkideek doan izango dute sarrera eta 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.
Zuzenean, sarrerak erosteko: Amorebieta-Etxanon, San Migel kaleko SDA dendan. Eta Urritxe zelaian, partidaren egunean. .
Opariak
Sarrera erosita duten ikusleen artean opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean:
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
5.- Zinematarako sarrerak
…etabar.
EMAITZAK 2018
EUSKAL HERRIA KOPA
1. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
[2. multzoa] 2018.04.26 | Gasteizko Aurrera | 0-4 | Eibar KE | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2018.04.28 | Zarautz KE | 2-3 | Oiartzun KE | ehkirola.eus |
[3. mulzoa] 2018.04.29 | Aviron Bayonnais | 1-11 | Pauldarrak | ehkirola.eus |
[4. multzoa] 2018.04.29 | Mulier FCN | 5-4 (penaltietan) | Osasuna | ehkirola.eus |
[1. multzoa] 2018.05.11 | Oiartzun KE | 1-2 | Añorga | ehkirola.eus |
[2. multzoa] 2018.05.15 | Genêts d’Anglet | 0-5 | Eibar KE | ehkirola.eus |
[3. mulzoa] 2018.05.17 | Pauldarrak | 0-3 | San Ignazio | ehkirola.eus |
2. FASEA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.05.24 | Añorga | 1-3 | Eibar KE | ehkirola.eus |
2018.05.29 | Mulier FCN | 1-2 | San Ignazio | ehkirola.eus |
FINAL ERDIAK | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.06.02 | Athletic Club | 3-1 | Eibar KE | ehkirola.eus |
2018.06.05 | San Ignazio | 0-2 | Real Sociedad | ehkirola.eus |
FINALA | TALDEA | EMAITZA | TALDEA | KRONIKA |
---|---|---|---|---|
2018.09.01 | Athletic Club | 5.-1 | Real Sociedad |
Oihana Kortazarrek hiru eguneko Sanabria Trail proba irabazi du
Hiru etapetan izan zen azkarrena Kortazar, lehenengo bietan iaz egindako markak hobetuta
Luzean taldeak irabazi du 58. Enrique Abril Errebote Txapelketa
Donibane Lohizuneko taldeak finalean 13-2 irabazi zion Villabonako Behar Zanari
Hodei Ezpeletak irabazi du Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga
Txinga erute, harrijasotze, ingude, trontza eta lasto-jasotze probak ere izan ziren Lizarrako herri kirol jaialdian