MENDI LASTERKETAK
VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok
Pandemiaren ondorioz izandako bi urteko etenaldiaren ondoren, pasa den igandean, ekainak 5, zazpigarren Intxixu Traila egin zuten Oiartzunen, eguraldia lagun, lasterkariz bete zituena Aiako Harriko parke naturaleko txoko eta bideak.
Gizonezkoen lehian, 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa burutzen azkarrena Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra izan zen 1.19.06ko denbora eginda, bigarren Legorretako Aitor Zunzunegi (1.19.07) eta hirugarren Manttale taldeko Asier Apezetxea aranaztarra (1.20.33) sailkatu zirelarik. Denera 144 kirolarik burutu zuten proba.
Emakumezkoetan Nerea Amilibia Arruti zarauztarra nagusitu zen 1.35.46ko denborarekin helmugaratuta, Larraitz Etxebeste oiartzuarraren (1.36.53) eta Ainhoa Caporossi zumaiarraren aurretik (1.43.42).
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
1 Hodei Lujanbio Apezetxea 1:19:06 Aldin_kirol Goizueta
2 Aitor Zunzunegi Tapia 1:19:07 Aldin_kirol Legorreta
3 Asier Apezetxea Iparragirre 1:20:33 Manttale Arantza
4 Mikel Oliveri Vesga 1:24:21 Oarsotri Errenteria
5 Mikel Arkotxa Maruri 1:24:23 Independiente Oiartzun
6 Aitzol Gomez de Segura Fernandez Independiente Bergara
7 Oihan Lizaso Elgarresta 1:24:48 Independiente Errenteria
8 Ander Cortes Arin 1:25:25 Independiente Ordizia
9 Juan Karlos Korta Zumalakarregi 1:25:36 Irun
10 Aritz Arruabarrena Golzarri 1:25:52 Independiente Oiartzun
Emakumezkoak
1 Nerea Amilibia Arruti 1:35:46 herrikrosa.eus Zarautz
2 Larraitz Etxebeste Lizaso 1:36:53 Aldin_kirol Oiartzun
3 Ainhoa Caporossi Esteibar 1:43:42 Inda_mendi_m_b Zumaia
4 Cecilia Moran Santano 1:44:42 Independiente Errenteria
5 Ane Fernandez Barrado 1:47:55 Basapiztiak_taldea Donostia
6 Intza Mendez Ursua 1:54:04 Independiente Irun
7 Lide Fernandez Barrado 1:56:25 Independiente Donostia
8 Maitane Zubizarreta 1:57:36 Independiente Oiartzun
9 Agurtzane Zubizarreta Gerendiain 1:57:52 Independiente Oiartzun
10 Irantzu Korta Etxeberria 2:01:20 Independiente Irun
Gasteizko Ironman-a irailera atzeratu dute
Ironmanak irailaren 5ean izango du bigarren edizioa Gasteizen, 2020ko atzerapenaren ostean
Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga garaile Talai Mendi Trail lasterketan
Lasterketak 14 kilometro zituen eta guztira 228 korrikalarik parte hartu zuten
Eztizen Duque eta Aitor Zunzunegi nagusi Aiako Harria mendi lasterketan
Lehen edizio honetan guztira 164 korrikalarik amaitu zuten 15,6 kilometroko ibilbidea