EUSKAL PILOTA
Urrizak irabazi du finalerdietako ligaxkaren bigarren partidua
Urrizak maila bikaina erakutsi zuen eta hamaika tantoko aldearekin irabazi zion Endikari
Javier Urrizak eta Endika Urrutiak pasa den ostegunean jokatu zuten Kutxabank Torneoaren haien lehenengo partidua, arratsaldeko 17:00tan hasitako jaialdian. Hau izan zen, finalerdietako ligaxkaren bigarren norgehiagoka, aurrenekoan Juaneneak Barrenetxeari 30-21 irabazi ziolarik. Azkenean, Urrizak ligaxkako lehen lau puntuak lortu zituen, Urrutiari 30-19 irabazita Galarretan.
Partidua polita joan zen nahiz eta azken markagailuan egondako desorekak kontrakoa pentsatzeko parada eman, izan ere, tanto ederrak ikusi ziren eta orohar bi pilotariek maila ona erakutsi zuten.
Urrizak indartsu hasi zuen lehia eta bederatzi tantotako zuloa irekitzea lortu zuen (13-4). Endikak baina, azkar erantzun zuen eta 0-10eko partzialarekin aurretik jarri zen. Hurrengo tantoak oso orekatuak izan ziren baina Urrizak berriz zapaldu zuen azeleragailua eta markagailuan ihes egin zuen, azkenean garaipen erosoa eskuratuz (30-19). Urrizak 18 tanto egin zituen piloteoan, beste 8 sakez eta hutsegiterik ez zuen izan partiduan zehar.
Finalerdietako ligaxkaren lehen bi partiduak jokatuta, sailkapenaren buru daude Urriza eta Juanenea lau punturekin, Barrenetxeak eta Endikak aldiz, punturik ez dute batu momentuz. Gogoan izan behar da, ligaxkaren amaieran lehen postua eskuratzen duen taldea zuzenean pasako dela finalera, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatu beharko dutela. Sailkapeneko laugarrena aldiz, txapelketatik at geratuko da.
Abuztuak 27ko partiden emaitzak
- Mirubia-Aizpuru III.a 40 / Etxarri-Larrañaga 37
- Urriza 30 / Endika19
- Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 40 / Ansa II.a-Zubiri 35
Hurrengo partidak, abuztuak 29an:
- Urrutia II.a-Labaka vs Etxarri-Arruarte
- Urriza vs Juanenea
- Mirubia-Barrenetxea IV.a vs Ansa II.a-Larrañaga
Buruz Buruko Txapelketa
Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.
Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.
Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da irailaren 26an jokatuko den finalean. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.
Arrizabalagak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup txapelketa
Finalean garaipen erosoa lortu ondoren, Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka (22-3)
Loitegi eta Zaldua dira Berria Erremonte Txapelketako lehenengo finalistak
Erraz irabazi zuten Goikoetxea V.a-Odeiren aurka 20-35 Berria Erremonte Txapelketako norgehiagokan
Maiatzean hasiko den 2022ko Jai Alai World Tour zirkuitua aurkeztu dute Bilbon
Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribia izango dira lehiaketaren egoitzak