EUSKAL PILOTA
Urrizak eta Labakak Binakako Txapelketako titulua berretsi dute
Ostegun honetan, abenduaren 30ean, jokatu zen Galarretan Binakako Txapelketaren final haundia, Urriza-Labaka eta Ansa II.a-Martirena bikoteen artean, iluntzeko 21:15etan hasita.
Ligaxkako bi bikote onenak izan ziren horiek, eta merezita erdietsi zuten finalerako txartela, non iazko txapeldunak, Urriza eta Labaka, gorriz aritu ziren, eta Ansa II.a eta Martirena, urdinez.
Ansak eta Martirenak erosotasunez irabazi zuten finalaurrekoa, Juanenea eta Aizpururen kontra (40-25), eta Urriza eta Labaka, gehio kostata, Goikoetxearen eta Barrenetxearen aurka nagusitu ziren ere.
Tentsio handiko partida izan zen, baina Urrizak eta Labakak pilota gutxiago galdu zituzten, eta diferentzia txiki horrek eman zien garaipena. Txapeldunak partidan zehar nagusi izan baziren ere, bukaeran gauzak estu jarri zitzaizkien, nahiz eta azkenean garaipena erdietsi zuten.
Jokoa ez zen ikusgarria izan, markagailuan gora-behera handiak izan ziren, eta orohar norgehiagoka parekatua joan zen (hamalau aldiz berdindu zuten), baina une erabakigarrian gorriek gehiago asmatu zuten eta txapela etxera eraman zuten.
Partidaren hasieran, Urrizak eta Labakak lortu zuten lehenengo abantaila (11-8), baina 0-5eko partzial bati esker Ansak eta Martirenak markagailua iraultzea lortu zuten, 11-13.
Urdinen agintea 14-15ekora arte mantendu zen, baina lehen atsedenalditik bueltan gorriak askoz indartsuago itzuli ziren partidara eta joera aldatu zuten 6-0eko partzial batekin, 20-15 aurreratu zirelarik. Alde politak izan zituzten une horretatik aurrera iazko txapeldunek, errenta handienera iritsi arte: zazpi tantoko aldea 29-22an.
Baina orduan urdinak suspertu egin ziren eta lehenik aldea murriztu bazuten (29-26), jarraian berriz ere neurketa parekatzeko gai izan ziren (30-30). Aurreratu egin ziren ere (30-32, 32-34, 34-36, 36-37), baina orduan Urrizak txapeldunaren eskarmentua atera zuen eta garaipenaren bidean jarri zituen gorriak, markagailuari buelta eman (39-37) eta azkenean partida ixtea lortu zutelarik (40-37).
Hartara, iaz irabazitako txapela berretsi zuten gorriek , eta Urrizak irabazi zuen partidako pilotari onenaren saria. Binakako zazpigarren txapela da Urrizarentzat eta bigarrena Labakarentzat.
Markagailuaren gorabeherak: 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 4-5, 4-6, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 11-8, 11-13, 13-13, 13-14, 14-14, 14-15, 20-15, 20-16, 21-16, 21-19, 25-19, 25-20, 26-20, 26-22, 26-26, 30-26, 30-31, 32-31, 32-34, 33-34, 33-35, 34-35, 34-36, 36-36, 36-37 eta 40-37.
Abenduaren 30eko emaitzak Galarretan
- Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 40 Juanenea-Aizpuru III 33
- Urriza-Labaka 40 Ansa II.a-Martirena 37
Antiguako finalak atzeratzea erabaki dute
Eguraldiak eta kantxaren egoerak bultzatuta hartu dute erabakia, ez baita egokia ez pilotarientzat ezta ikusleentzat ere
Donibane Lohizuneko Grand Slama irabazi dute Olharanek eta Lopezek
15-9, 11-15 eta 5-0 irabazi diote Tambourindeguy-Aldazabal bikoteari finalean
Reyes Azkoitiaren taldeak irabazi du Plazandreak txapelketa
Olatz Arrizabalagak (Gernika), Irantzu Etxebestek (Bera) eta Nora Mendizabalek (Andoain) jantzi dute txapela