EUSKAL PILOTA
Urriza-Zaldua eta Ansa II-Labakak jokatuko dute sagardoaren finala
Sagardoaren Txapelketaren finala erabakita geratu zen astelehen gauean eta orain arteko bi bikoterik sendoenek, Urriza-Zaldua eta AnsaII-Labakak, lortu dute datorren astelehenean izango den finalerako txartela. Beraz, finala Bereziartua eta Setien sagardotegien artean jokatuko da.
Finalerdietan Segurola-Larrañaga (Gaztañaga) eta Goikoetxea V-Aizpuru III.a (Gurutzeta) gainditu zituzte ETB1eko Erremontari saioaren barruan.
Lehenengo finalerdian Urriza eta Zalduak franko sufritu behar izan zuten Segurola eta Larrañaga gainditzeko. Azkenean, errebotez bi pareta jokaldia irten zitzaion Urrizari eta 30 eta 29koa igo zuen markagailura. 29na iritsi eta gero edonork irabazi zezakeen, baina txanpona Bereziartua ordezkatzen duen bikotearen alde erori zen.
Partidua oso berdindua izan zen eta inork ez zuen lortu markagailua haustea. Egiari zor, gorriak joan ziren agintzen ia partidu osoan, baina abantailak tantokoa edo bi tantokoak ziren. Urdinak beti egon ziren gertu eta amaiera aldera aurretik ere jarri ziren. Hala ere, azken tantoan zortea lagun izan zuten gorriek eta finalerako txartela eskuratu zuten.
Bigarren finalerdian Ansa eta Labakak erosoago lortu zuten garaipena, 30-22, baina horrek ez du esan nahi partidu erosoa izan zutenik. Alderantziz urdinek beraien aukerak izan zituzten. Hasiera parekatua izan zuen partiduak, baina Ansa eta Labakak partiduaren erdira hurbiltzen ari zirela aldeak haunditzen hasi ziren eta zortzi tantoren aldea ere eskuratu zuten 24-16. Orduan Joxi Aizpuruk atsedena eskatu zuen eta ongi etorri zitzaien geldialdi hori urdinei. Sei tanto egin zituzten erreskadan eta 24-22, bi tantora hurbildu ziren. Hala ere, berriz sakea eskuratu ondoren, gorriak 30garren tantora joan ziren zuzenean.
Beraz, bi bikote faboritoak pasa dira finalera eta astelehenean jokatuko da finala, Setien eta Bereziartuaren artekoa.
Maiatzaren 31ko emaitzak:
- Urriza-Zaldua 30 Segurola-Larrañaga 29
- Ansa II.a-Labaka 30 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 22
Plazandreak Torneoko laugarren jardunaldia lehiatu berri da
Reyes Azkoitiaren taldeak hartu du lidertza jardunaldi ikusgarri baten ostean
Laudio eta Amurriok jokatuko dute Arabako Herriartekoaren finala
Laudio eta Amurrio Gasteiz eta Aramaioren aurka nagusitu ziren, 2-1eko emaitzarekin finalerdi bietan
Ainhoa Lakuntza-Irati Tolosa bikoteak irabazi du XII.Paleta Txapelketa
Ainhoa Lakuntza zarauztarrak eta Irati Tolosa zizurkildarrak 30-13 irabazi zieten Saioa Iraola zarauztarra eta Maialen Manterola aiarrari