EUSKAL PILOTA
Urriza finaletik gertuago, Juaneneari irabazita
Javier Urrizak itzelezko aurrepausoa eman du Kutxabank Torneoaren finalera sartzeko helburuari begira, Aritz Juaneneari 30-20 irabazi ondoren finalerdietako ligaxkaren hirugarren partiduan.
Garaipen honekin, Urrizak dagoeneko 8 puntu pilatu ditu eta bere hirugarren eta azken partiduan nahikoa zaio 24 tantu eginda puntu bat batzearekin (agian hori ere ez du beharrezkoa izango) finalera zuzenean sailkatzeko.
Juaneneak aldiz, lau punturekin, finalerdietan egoteko aukera guztiak ditu oraindik. Atzo ez zuen bakarra lortu baina Endikaren kontra azkenengo partiduan erabakiko da sailkapena.
Sasoian dauden bi pilotarien arteko partiduan, azkenean aurrelari iruindarrak eskuratu du garaipena, amaieraldean lorturiko tanto erreskadari esker. Momentu horretan markagailua orekatua zegoen (20-19) baina 10-1eko partzial horrek erabaki du norgehiagoka.
Berdinketa ugari egon dira partida hasieran, azkenekoa 11nakoa izan delarik, orduan Urrizak sei tanto egin ditu jarraian eta zulotxoa ireki du markagailuan (17-11). Juanenea ordea, ez da etsipenean erori eta maila ona emanda abantaila dexente murriztea lortu zuen (20-11). Azkenean ordea, ia tantu guztiak Urrizaren alde erori ziren eta 10-1eko partziala eginda eskuratu du garaipena iruindarrak.
Akats gutxi egin zituzten bi erremontistek, sei bien artean, eta bikain aritu ziren peloteoan, nahiz eta agian jokaldi gehiago falta izan ziren, batez ere Juanenearen aldetik. Urrizari irabazteko arriskuak hartu behar dira eta bi pareteko bi jokaldi eder egin arren motz geratu zen arlo horretan saldistarra. Asko zegoen jokoan eta hori arriskuak hartzerako orduan nabaritu dela esan genezake.
Urrizak betiko lez ez du ezertxo ere oparitu. 22 tanto egin zituen piloteoan, 6 sakez eta 3 hutsegite soilik. Juaneneak berriz, 13 tanto egin zituen piloteoan, 4 sakez eta 3 hutsegite ere.
Abuztuak 29ko partiden emaitzak:
- Urrutia II.a-Labaka 31 / Etxarri-Arruarte 40
- Urriza 30 / Juanenea 20
- Mirubia-Barrenetxea IV.a 27 / Ansa II.a-Larrañaga 40
Buruz Buruko Txapelketa
Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.
Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.
Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da irailaren 26an jokatuko den finalean. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.
2022ko E.H-ko Pilota Egokituko topaketa, larunbatean Azpeitian
Lehen aldiz, Euskal Herri mailako Pilota Egokituko topaketa bat antolatuko da
Markina-Xemeingo Grand Slama ekainaren 12an hasiko da
Puntistarik onenak ibiliko dira lehian, hiru bikoteko bi multzotan banatuta
Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da
Urriza-Zubiri, Goikoetxea V-Barrenetxea IV, Segurola-Azpoiroz eta Ansa II-Juanenea bikoak sailkatu dira