EUSKAL PILOTA
Urriza finalera sailkatu da, ligaxkako partida guztiak irabazi ondoren
2019ko irailean Endika Barrenetxeak buruz buruko txapela jantzi zuen lehenengo aldiz, Javier Urrizari 27-30 irabazita. Orain berriz, urtebete geroago, Barrenetxea eta Urriza elkarren aurka ariru ziren Kutxabank Torneoan, baina helburu oso desberdinekin.
Izan ere, jokoan deus ere ez zuen Barrenetxearen aurka lehiatu da aurrelari iruindarra, zeinari 24-30 irabazi dio. Finalerdietako ligaxkaren seigarren eta azken jardunaldia jokatu zen larunbatean Galarretan. Atzelari hernaniarrak lehendabiziko bi partiduak galdu zituen Juanenea eta Endikaren kontra eta txapelketan aurrera egiteko aukerarik gabe geratu zen. Urrizak berriz, behin finalerdia ziurtatua izanda, finalera zuzenean sailkatzea zuen helburu, horretarako 17 tanto egitera behartua zegoelarik.
Gauzak horrela, Urrizak ez zuen hutsik egin eta finalera sailkatu da, ligaxkako hiru partidak irabazi ondoren. Ondorioz, 12 puntu pilatuta sailkapeneko lehenengo postua eskuratu du eta esan bezala, zuzenean sailkatu da finalera. Barrenetxeak bere lehenengo puntua erdietsi zuen baina txapelketatik at geratu da, nahiz eta aurreko bi partiduetan baino maila hobeagoan aritu den honakoan.
Bigarren finalista, datorren larunbatean jokatuko den finalerdietako partiduan erabakiko da, sailkapeneko bigarren eta hirugarren izandako Juanenea eta Endikaren arteko lehian, alegia.
Partida ona jokatu zuten bi aurkariek, tanto politak ikusi dira eta emozio puntu bat ere egon da markagailuan. Hasiera orekatua joan da Urrizak bost tantoko aldea ireki zuen arte (7-12), nahiz eta Barrenetxea suspertu eta abantaila murriztea lortu zuen, puntu bakarrera gerturatuz (18-19).
Orduan berriro ere lortu du aldentzea Urrizak (20-25) eta abantaila hori ondo kudeatu du partida amaiera arte, azkenean 24-30 mendean hartu duelarik Barrenetxea.
Irabazleak, Urrizak, 23 tantu egin ditu piloteoan, beste lau sakez, sakez falta bat eta beste hutsegite bat. Barrentxeak aldiz, 18 tantu egin ditu piloteoan, lau sakez eta hiru hutsegite guztira.
Partiduan zuzenean streaming bidez YouTube-n
Lehenengo aldiz Oriamendik zuzenean eskaini zituen banakakoa zein hirugarren partidua. YouTube-ko Galarreta Jai Alai kanalean ikusgai egon ziren eta Oihane Mateos eta Gaztelu izan ziren esatariak.
Irailaren 12ko partiden emaitzak:
- Zaldua II.a-Aizpuru III.a 40 / Urrutia II.a-Labaka 34
- Barrenetxea IV.a 24 / Urriza 30
- Ansa II.a-Larrañaga vs Juanenea-Endika
Buruz Buruko Txapelketa
Finalaurdenetako fasea, Juanenea, Ansa II.ak eta Goikoetxea V.ak jokatuko dute. Hiruen arteko ligaxka izango da eta abuztuaren 13an, ostegunean, hasiko da. Beste bi jardunaldiak abuztuaren 15ean eta 20an jokatuko dira. Puntuazio onena ateratzen duen erremontistak hurrengo fasera pasako da eta gainontzekoak kanporatuak izango dira.
Hurrengo fase hori finalaurretako fasea izango da eta lau pelotarik jokatuko dute: finalaurdenetako irabazleak, Endikak, Urrizak eta Barrenetxeak. Lehen postuan geratzen den pelotaria, zuzenean finala jokatzeko sailkatuko da. Bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnak, finalerdietarako sailkatuko dira, eta laugarren geratzen dena txapelketatik at geratuko da. Abuztuaren 22, 27, 29 eta irailaren 3, 5 eta 12an jokatuko dira fase honetako sei partiduak.
Finalerako bidean aurreneko sailkatua zuzenean sartuko da irailaren 26an jokatuko den finalean. Finalerdia, ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuen artean irailaren 19an jokatuko da.
Partida guztiak osteguna eta larunbatean jokatuko dira eta puntuaketa ere azken urteetan bezala eramango da ligaxketan. Irabazleak lau puntu eskuratuko ditu, 27 eta 29 tanto bitartean geratzen denak bi puntu batuko ditu. 24-26 tanto artean puntu bakarra lortuko da, 17-23 puntu artean eginez gero ez da punturik batuko eta 17tik behera puntu bat kenduko da sailkapenean.
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa
Euskal pilotaren ondare historikoa Andaluzian
Esaterako, euskal pilota Almeriako araututako kirolik zaharrena da, bere garaian kirol nagusia izan zelarik
Aimarrek eta Arbek jokatuko dute Jai Alai World Tourreko finala
Aimar Aldazabalek eta Jokin Arbek jokatuko dute finala urtarrilaren 2an, finalerdietan Alberdi eta Beaskoetxea garaitu eta gero