PILOTA
Urriza eta Labakak Binakako Erremonte 50. txapelketa irabazi dute
Ansa II.a eta Aizpuru III.a, Urriza eta Labakaren aurka aritu ziren pasa den larunbatean 2020 urteko Binakako Erremonte final nagusian. Jaialdia 15:30etan hasi zen eta finala eguneko bigarren partidua izan zen, ETB1ek zuzenean eskaini zuelarik.
50garren edizioa izan da aurtengoa eta bertan protagonistak Urriza-Labaka eta Ansa II.a-Aizpuru III.a izan dira. Bi atzelariak azpeitiarrak, Ansa urnietarra eta Urriza iruindarra.
Ansa eta Aizpuru aurreko bost partiduak irabazita iritsi dira finalera, baina hala ere urdinez jokatu zuten. Gorriz aritu ziren Urriza eta Labaka. Azken hauek partidu bakarra galdu dute txapelketa guztian zehar eta hori ligaxkan gertatu zen Ansa eta Aizpururen aurka, hain zuzen ere (azaroaren 28an, 35-40ko markagailua eman zelarik).
Azkenean, Urriza eta Labaka dira Binakako Erremontearen txapeldun berriak finalean 40-31 Ansa II.a eta Aizpuru III.ari irabazi eta gero. Gorriek indartsu hasi zuten finala eta hasieran lortutako zazpi tantoko abantaila mantendu zuten partidu guztian zehar. Urdinek ez zuten ongi hasi partidua eta gero finalari buelta ematen saiatu arren egindako akatsak garesti ordaindu zituzten.
Urrizak seigarren txapela du honakoa eta denak atzelari desberdinekin irabazi ditu. Pasa den urtean Larrañagarekin batera lortu zuen bosgarrena eta aurten Labakarekin, seigarrena. Atzelari azpeitiarrak aurten egin du debuta txapelketa nagusian eta maila oso ona eman du. Finalean bere maila onenetik gertuen egon zen erremontista izan zen eta gainera lasai aritu zen, urduritasunik gabe. Urriza alboan edukitzeak laguntzen du. Iruindarrak erasoan ez zuen bere partidurik onena egin, baina berriz ere defentsa ikaragarria erakutsi zuen.
Urdinak urduri aritu ziren, batez ere hasieran eta horren ondorioz 12-4 jarri ziren galtzen. Gero ahaleginak egin zituzten desabantaila murrizteko, baina ez ziren bost tanto baino gutxiagora hurbiltzen. Amaierara gorriak indar gutxiagorekin iritsi ziren eta urdinak lau tantora ere hurbildu ziren, 34-30, baina hortxe geratu ziren. Txapelketaren finalera partidurik galdu gabe iritsi ziren baina galdu duten bakarra garrantzitsuena izan zen. Hala ere, azpitxapeldun geratzea ez da emaitza txarra izan.
Gorriek merezimendu osoz irabazi zuten txapela. Hauek ere, partidu bakarra galdu dute eta Urrizak erakutsi du erremontistarik onena dela. Finaleko onena aukeratu zuten eta txapelketako aurrelari hoberenaren saria ere eraman zuen (atzelari onena Barrenetxea izan da).
Finalean Urrizak 15 tanto eta bi akatsekin bukatu zuen eta Labaka bikain egon zen saketik lau tanto eta piloteoan 6 tanto egin eta gero. Bien esperientziak eraman ditu txapela irabaztera. Urdinei dagokionez Ansak erasoan tanto asko egin zituen (20), baina behar baino akats gehiago egin zituen ere, 10. Aizpuru ez zen aurreko partiduen mailan aritu.
Markagailuko gorabeherak: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 8-3, 8-4, 9-4, 10-4, 11-4, 12-4, 12-5, 12-6, 13-6, 13-7, 13-8, 14-8, 14-9, 15-9, 16-9, 17-9, 18-9, 18-10, 18-11, 19-11, 20-11, 20-12, 21-12, 21-13, 21-14, 21-15, 22-15, 22-16, 23-16, 23-17, 24-17, 24-18, 25-18, 26-18, 27-18, 28-18, 28-19, 28-20, 28-21, 28-22, 29-22, 29-23, 30-23, 31-23, 31-24, 31-25, 31-26, 31-27, 32-27, 33-27, 33-28, 33-29, 34-29, 34-30, 35-30, 36-30, 37-30, 38-30, 39-30, 39-31 y 40-31.
Erremontea abian jarriko da berriro ekainean
Dagoeneko entrenamenduak hasiak dira Galarretan eta Oriamendik lehiaketa antolatuko du
Udazkenera arte atzeratu da Euskal Herriko kluben arteko Nazionalaren azken fasea
Geratzen diren bi jardunaldiak, finalaurreko bat eta finala bera, iraila pasa arte ez dira jokatuko
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe