EUSKAL PILOTA
Urriza eta Aizpuru III.a dira San Ferminetako lehen bikote finalista
Urrizak eta Aizpuru III.ak 30-22 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxea IV.ari larunbatean Galarretan, eta San Fermin torneoko lehen bikote finalista dira. Bi bikoteek finalerako txartela zuten jokoan, baina gorriek gehiago asmatu zuten une garrantzitsuetan eta lehen partidan bezala, Ansa II-Larrañagaren aurka, oso seguru eta langile agertu ziren. Lan horrek eta egin zituzten huts apurrek, bata bestearen artean, garaipena eman zieten.
Norgehiagoka oso berdindua izan zen 20-19ra arte, baina orduan 9-1eko partzial batek erabaki zuen norgehiagoka. Urrizak 14 tanto eta hutsegite bat egin zituen. Aizpuruk ondo lagundu zion Urrizari, lau tanto egin zituen saketik eta beste lau piloteoan, akatsik egin gabe. Urdinetan Juaneneak 12 tanto egin zituen eta lau akats, Barrenetxeak bost tanto egin zituen saketik, lau piloteoan eta bost akats.
Asteazkenean Ansa II.a-Larrañaga eta Juanenea-Barrenetxea IV.aren arteko finalerdia jokatuko da. Irabazlea Urriza eta Aizpuru III.aren aurkaria izango da finalean eta galtzaileak kanporatuta geratuko dira.
B multzoko finalista eta finalerdietako bi bikoteak ere ezagutzen dira dagoeneko San Fermin B Torneoan: Urrutia II.a eta Martirena finalera sailkatu dira, ligaxkako azken partida Loitegi eta Zubiriren aurka 27-30 galdu duten arren. Jaialdiko partidarik politenean, Zubiri nabarmendu zen besteen gainetik, partida bikaina jokatu zuelarik goizuetarrak. Gorriak 27ra iritsi ziren eta finala ziurtatu zuten 27-26 irabazten ari zirenean, baina azken lau tantoak urdinenak izan ziren. Loitegik eta Zubirik, multzoko bigarrenak, Zaldua II.a-Labakaren aurka jokatuko dute finalerdia.
Sailkapena
A Taldea
Urriza-Aizpuru III.a 8 puntu
Juanenea-Barrenetxea IV.a 4 puntu
Ansa II.a-Larrañaga 2 puntu
Emaitzak:
-Juanenea-Barrenetxea IV.a 30 Ansa II.a-Larrañaga 26
-Urriza-Aizpuru III.a 30 Ansa II.a-Larrañaga 25
-Urriza-Aizpuru III.a 30 Juanenea-Barrenetxea IV.a 22
B Taldea
Urrutia II.a-Martirena 10 puntu
Loitegi-Zubiri 9 puntu
Zaldua II.a-Labaka 4 puntu
Goikoetxea V.a-Murgiondo 2 puntu
Emaitzak:
-Urrutia II.a-Martirena 30 Zaldua II.a-Labaka 11
-Zaldua II.a-Labaka 24 Loitegi-Zubiri 30
-Goikoetxea V.a-Murgiondo 30 Loitegi-Zubiri 24
-Goikoetxea V.a-Murgiondo 0 Urrutia II.a-Martirena 30
-Urrutia II.a-Martirena 27 Loitegi-Zubiri 30
Inuntziagaren neskak finalean izango dira
Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute beraz, abuztuaren 27an, Laboral Kutxa Udako Torneoaren final handia
Juaneneak finalerdietako ligaxkarako txartela eskuratu du
Goikoetxeari 30-24 irabazi ondoren, Endika, Urriza eta Barrenetxearekin batera jokatuko du hurrengo fasea
Hormaetxea eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Lohitzuneko laugarren masterra
Bide batez, hastear den Grand Slam Txapelketarako sailkapena zehaztuta geratu zen