EUSKAL PILOTA
Urriaren 18an hasiko da Emakume Master Cupeko lau eta erdikoa
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Osasun egoerak ez du txapelketaren hazkundea baldintzatu, eta aurtengo edizioan parte-hartze marka ezarriko du Emakume Master Cupeko kaiolak
Covid 19ak ere ezin izan du LABORAL KUTXA Emakume Master Cup txapelketaren hazkundea eten eta inoiz baino parte hartze handiagoa izango du aurtengo lau eta erdikoak. Guztira, 92 pilotarik eman dute izena, 32 pilota mistoarekin eta 60 pilota goxoarekin, urriaren 18an Larrabetzun hasiko den txapelketan.
Arazoak-arazo LABORAL KUTXA Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta osasun larrialdiak ere ezin izan du azken urteotako hazkundea eten. Izan ere, inoiz baino gehiago izango dira urriaren 18an Larrabetzun hasiko den lau eta erdiko txapelketan parte hartuko duten emakumeak. Denera 92 pilotari arituko dira, 60 pilota goxoarekin eta 32 mistoarekin eta nabarmentzekoa da kaiolan arituko diren emakumeetatik 13 lehen aldiz arituko direla lehiaketa honetan. Tartean da Leire Esnal, igandean Errenterian jokatuko diren pilota egokituko finalean arituko den adimen urritasuneko pilotaria.
Antolakuntza oso pozik dago banakako txapelketak izan duen harrerarekin izan ere, parte hartzeak argi uzten du emakumezko esku pilotariak jokatzeko gogoz daudela eta txapelketa honek sustapen lan handia egiten duela.
Izen emate epea amaituta, hauek dira 93 parte hartzaileen jatorriak:
Gipuzkoa: 28
Bizkaia: 25
Nafarroa: 16
Araba: 2
Ipar Euskal Herria: 2
Errioxa: 2
Zaragoza: 10
Bartzelona: 6
Azken urteetan bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da. Pilota goxoko finalak abenduaren 13an jokatuko dira Balmasedan eta, pilota mistoko finalak, aldiz, astebete beranduago Arrigorriagan, azken hauek ETB-1ek zuzenean eskainiko ditu.
Iaz, Miriam Arrillaga izan zen Lau eta Erdiko txapela jantzi zuena pilota mistoarekin –jokatzen zen lehen aldian finalean Miren Larrarteri irabazita– eta Leire Etxaniz izan zen garailea pilota goxoarekin –finalean Patri Espinar menderatu zuen–.
Donostiako Grand Slam txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Barandika eta Etcheto Olharan-Del Rioren aurka arituko dira eta Beaskoetxea-Lopez Aritz Erkiaga-Lekerikaren kontra
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean
Guztira, berrogeita hamar bat pilotari lehiatu ziren, 12 eliteetan, 14 22 urtez azpikoen mailan eta 24 kadeteetan
Segurolak eta Azpirozek aurrerapauso handia eman dute Sagardoaren Txapelketan
Petritegiko ordezkariak 30-21 nagusitu ziren Aldabe eta Larrañagaren (Bereziartua) aurka