HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko binakako aizkolarien finalerako azken txartela jokoan
Binakako aizkolari txapelketako azken finalistak erabakiko dira bihar Beasainen
Igandean, 12.00etan Anzizar kiroldegian,jokatuko dira Urrezko aizkolarien gizonezkoen binakakoa, emakumeen banakakoa eta harri-jasotzaileen txapelketak.
Urrezko Aizkolarien Txapelketaren baitan, gizonezkoen binakakoa eta emakumezkoen banakakoa jokatzen ari dira urte hasieratik eta oraingoan beste jardunaldi bat lehiatuko da Beasainen.
Gizonezkoen Urrezko binakako txapelketari dagokionez, seigarren eta azken jardunaldia lehiatuko da, lehen faseari amaiera emango diona, Mikel Larrañaga-Jon Rekondo eta Ruben Saralegi-Eneko Otañoren arteko norgehiagoka izango delarik.
Binakako txapelketan egingo duten lana ohikoa da. Erlojuaren aurka bi enbor 45 ontzakoak; zutik 54 ontzakoa txanda librean; abiadurakoan 65 ontzakoa, aizkolari batek alde bat eta besteak bestea ebakiko du; zutik eta etzanda 45 ontzakoa eta 54koa. Azkenengo proba, iraupenekoa, 4 enbor 60 ontzakoak eta bi 65ekoak txanda librean.
Irabazleek martxoaren 7an Azpeitian jokatuko den finalerako txartela lortuko dute, dagoeneko sailkatuak dauden Mugertza II.a-Txikia IV.a eta Vicente-Mujikarekin batera.
Emakumezkoen Aizkora Txapelketa
Urrezko Aizkolari Emakume Banakako Txapelketaren bosgarren jardunaldia ere lehiatuko da Beasainen, non Irati Astondoa eta Maika Aristegi arituko diren nor baino nor. Astondoa eta Ariztegik erlojuaren kontra ari beharko dute lehenbizi enborraren gainean, eta ondotik, metro bateko perimetroa duten bi enbor moztu beharko dituzte. Emakumezkoetan lau aizkolari ari dira lehian: Nerea Sorondo beratarra, Itxaso Onsalo aresoarra, Maika Ariztegi iturendarra eta Irati Astondoa bizkaitarra.
Harrijasotze Txapelketa
Bestalde, 2020 Urrezko Harrijasotze Txapelketako bosgarren jardunaldian Jokin Eizmendi eta Xabier Peña arituko dira lanean, azken jardunaldi erabakigarrian.
Egin beharreko lana, ahalik eta altxaldi gehien, 175 kiloko errektangularrarekin, 150 kiloko kubikoarekin eta 125eko bolarekin, bakoitzean bi minutuko txandak eginez.
Lautik lau garaipen Goikoetxea eta Labakak
Astearteko jardunaldian: Goikoetxea- Labaka 40 Mirubia –Martirena 32 eta Zaldua II.a-Larrañaga 30 Urrutia II.a-Aizpuru III. a 40
Pala Banakakoaren finalerdietako ligaxka hasi da
Ibai Perezek 3-0 irabazi zion Gordoni eta Fustok 3-2 Gaubekari
Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Bi pilotalekutan lehiatu dira, kategoria txikienetakoak Lesakan eta nagusienak Donezteben