HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Urrezko Banakako Aizkolarien jardunaldi bikoitza Araban
Urrezko banakako aizkolari txapelketako jardunaldi bikoitza lehiatu zen pasa den asteburuan Araban: larunbat arratsaldean Arespalditzan aritu ziren eta igande atsaldean Kripanen.
Larunbat arratsaldean Arespalditzan
Arespalditzako saioan sei aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago, finalerdietarako sailkapenaren bila. Hirunaka aritu ziren lehian, batetik Hodei Ezpeleta, David Naredo eta Xuban Kañamares, eta bestetik, Txomin Amundarain, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Mikel Larrañaga.
Hiru denborarik onenak burutu zituztenak sailkatu ziren finalaurretarako: Mikel Larrañaga (14´02´´), Hodei Ezpeleta (15´21´´) eta Basozabal (15´30´´). Txapelketatik at geratu ziren ordea, Txomin Amundarain (18´35´´), David Naredo (18´36´´) eta Xuban Kañamares (18´58´´).
Gizonezko aizkolariez gain, ingude txapelketa ere lehiatu zen, non Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak 3 jasoaldi eman zizkion 142 kiloko ingudeari eta Julen Diazek 4 jasoaldi egin zituen.
Igande arratsaldean Kripanen
Urrezko banakako aizkolari txapelketako beste final laurdena jokatu zuten biharamunean Kripanen (Arabar Errioxa). Jon Rekondo, Iker Vicente, Xabier Zaldua, Julen Larrea III.a, Ibai Soroa eta Beñat Lekue lehiatu ziren. Finalerdietarako sailkatzea lortu zuten Iker Vicentek (10.55), Julen Larrea III.ak (13.14) eta Jon Rekondok (14.21).
Emakumezkoen aizkolari txapelketan, berriz, Nerea Sorondo nagusitu zen, 7 minutu eta 53 segundo behar izan zituelarik 36 ontzako hiru enborrak mozteko. Claudia Muñozek 11 minutu eta 32 segundo behar izan zituen eta Garazi Arrutik 11 minutu eta 51 segundo.
Urrezko harri-jasotzaile txapelketan, denera 3.400 kilo altxatu zituen Jon Unanue Goenatxo III.ak, 188 kiloko laukizuzenarekin (5 altxaldi), 138 kiloko kubikoarekin (8 altxaldi) eta 113 kiloko bolarekin (12 altxaldi).
Azkenik, ingude txapelketan Paulo Azpiazuk eta Mikel Lopetegi Urrak seina altxaldi eman zizkioten 142 kiloko ingudeari.
640 kiloko kategoriako aurreneko jardunaldia irabazi du Gaztedi Ak
Gaztedi A nagusitu zen 7 puntu bilduta, bigarren Goiherri izan zen 6 punturekin eta hirugarren Mutriku 4 punturekin
Urrezko Aizkolarien jardunaldia lehiatu zen igandean Lekunberrin
Hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Oier Kañamares IV.a, Hodei Ezpeleta eta Ibai Soroa izan ziren
Geure Sport herri kirol aldizkariaren 27. alea
Maiatzeko ale honek duela hogei urtetik gaurdaino herri kirolak egin duen bilakaeraren inguruko gogoeta dakarkigu