HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA

Urrezko Banakako Aizkolarien finalerdia jokatu zen Lekunberrin

by | 2022/05/27

Argazkiak: egursport.com

Pasa den igandean lehiatu zen Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, 2022ko Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako Eusko Label Sariko finalerdia, bertan bederatzi aizkolari aritu zirelarik: Ugaitz Mugerza, Mikel Larrañaga, Hodei Ezpeleta, Julen Alberdi Txikia IV.a, Jon Rekondo, Julen Larrea III.a, Suharri Rodriguez, Iker Vicente eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.

Hiruko taldeetan aritu ziren eta azkenean hiru denborarik onenak egin zituztenak sailkatu ziren. Erloju kontrakoa, zutikakoa eta erdi lanaren sailak lehiatu zituzten.

Parte hartzaile guztien denborak hartu ziren kontuan finalerako klasifikatua aukeratzeko orduan, eta kasualitatez, tanda bakoitzeko irabazleak izan ziren orotara ere hiru denbora onenak lortu zituztenak, hain zuzen ere, Mikel Larrañaga, Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV.

Lehenengo txandan, Julen Alberdi Txikia IV.a , Hodei Ezpeleta eta Jon Rekondo aritu ziren, eta Txikia IV.a izan zen garailea, hiru modalitatetan irabazita: Julen Alberdi (14 minutu eta 25 segundo), Hodei Ezpeleta (15 minutu eta 19 segundo) eta Jon Rekondo (16 minutu eta 29 segundo).

Bigarren txandan, Mikel Larrañaga, Julen Larrea III.a eta Suharri Rodriguez ibili ziren hurrenen hurren,  eta Larrañagak lortu zuen garaipena: Mikel Larrañaga (13 minutu eta 42 segundo), Suharri Rodriguez (15 minutu eta 39 segundo) eta Julen Larrea III.a (15 minutu eta 56 segundo).

Hirugarren taldean, Iker Vicente, Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Ugaitz Mugerza aritu ziren eta Iker Vicente izan zen tandako irabazlea eta finalerako txartela lortu zuena: Iker Vicente (12 minutu eta 43 segundo), Ugaitz Mugerza (14 minutu eta 31 segundo) eta Jokin Urretabizkaia (15 minutu eta 22 segundo).

Emakumezkoen banakako aizkolari txapelketan berriz, bost aizkolari aritu ziren nor baino nor gehiago: Nerea Sorondo, Laiene Pikabea, Nerea Arruti, Maika Ariztegi eta Karmele Gisasola Zelai III.a. Lehenengo hirurak sailkatu ziren finalerako, sailkapena honela geratu zelarik:

1 Nerea Sorondo, 7 minutu eta 9 segundo

2 Nerea Arruti, 7 minutu eta 23 segundo

3 Laiene Pikabea, 8 minutu eta 59 segundo

4 Maika Ariztegi, 9 minutu eta 35 segundo

5 Karmele Gisasola Zelai III.a, 10 minutu eta 5 segundo

Azkenik, gazte mailako aizkora txapelketetan honako emaitzak eman ziren:

23 urtez azpiko kategorian, Xuban Kañamares V.a (9 minutu eta 15 segundo) sailkatu zen finalera, Ibai Zabala (10 minutu eta 22 segundo) eta Axel Larrañagaren (11 minutu) aurretik.

19 urtez azpiko mailan, Amets Aristizabalek (9 minutu eta 9 segundo) lortu zuen sailkapena, Igoin Pikabea (9 minutu eta 24 segundo) eta Javier Muñozen (12 minutu eta 26 segundo) aurretik.

Harrijasotze txapelketei dagokionez, emakumezkoetan Patricia Martin aritu zen lanean, guztira 31 jasoaldi burutu zituelarik (12 kubikoari eta 19 bolari). Gizonezkoetan, Jokin Eizmendik 4.303 kilo altxatu zituen.

Ingude txapelketan azkenik, Jokin Eizmendik 7 jasoaldi eman zizkion 142 kiloko ingudeari eta Imanol Royok 4 jasoaldi.

 

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

Euskal Herria munduko mailarik gorenean sokatiran

SOKATIRA   Euskal Herriak ordiezkaritza ofiziala izan du Txinako Xuzhou herrian jokatu den Goma gaineko Munduko Sokatira Txapelketan: sei talde eta euskal selekzio bat aritu dira euskal banderapean. Emaitza, halakoa. Hamasei domina ekarri dituzte: urrezko bi,...