HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatu dute Leaburun
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako laugarren kanporaketa jokatu zuten iragan larunbatean Leaburu-Txaramako industrialdeko Diva Pentsuak-en, bertan Xuban Kañamares V.a, Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia hurrengo faserako sailkatu zirelarik.
Bertan, honako aizkolariak aritu ziren lehian: David Naredo, Joxean Etxeberria, Luis Txapartegi, Xuban Kañamares V.a, Iban Resano, Manuel Fraile, Patxi Mindegia, Jokin Urretabizkaia “Basozabal” eta Emilio Garcia.
Aizkolari bakoitzak bina enbor moztu behar izan zituen, hiru txandatan aritu zirelarik, hiruna aizkolari. Aurreneko fase honetan, lehen txandan David Naredo (4´08´´), Xuban Kañamares V.a (4´05´´) eta Iban Resano (4´24´´) aritu ziren. Bigarren txandan, Joxean Etxeberria (4´04´´), Luis Txapartegi (4´06´´) eta Jokin Urretabizkaia “Basozabal” (4´25´´) aritu ziren. Eta hirugarren txandan berriz, Manuel Fraile (6´34´´), Patxi Mindegia (3´50´´) eta Emilio Garcia (6´39´´).
Denbora hoberena lortu zuten sei aizkolariek bigarren fase bat jokatu zuten. Hiru txanda izan ziren hor ere, eta bina aizkolari aritu ziren txanda bakoitzean. Xuban Kañamares (4´18´´) Luis Txapartegiren aurka (4´35´´), Patxi Mindegia (3´45´´) David Naredoren aurka (4´28´´), eta Joxean Etxeberria (4´41´´) Manuel Fraileren aurka (6´40´´).
Azkenean beraz, hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Xuban Kañamares V.a, Joxean Etxeberria eta Patxi Mindegia izan ziren.
Halaber, Urdax Magunazelaiak hiru hamarreko harri jasotzaile txapelketako hirugarren kanporaketa izan zuen, guztira 50 altxaldi gauzatu zituelarik: 125 kiloko zilindroarekin 22 jasoaldi egin zituen, eta hamalauna jasoaldi 125 kiloko kubikoarekin eta bolarekin.
Emakumezkoen harri jasotzaile txapelketan berriz, Udane Ostolaza aritu zen. 50 kiloko zilindroarekin 16 jasoaldi egin zituen, 53 kiloko kubikoarekin 9 jasoaldi, eta 50 kiloko bola 12 aldiz altxa zuen.
Zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia bihar Dulantzin
600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira Euskal Herriko sokatira txapelketan
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Idiazabalen
Beti-Gazte sokatira taldeak, 640 kilotan gizonezkoak eta 540 kilotan emakumezkoak, izan ziren txapeldunak Idiazabalen
Marka saiakera egingo du Izeta IV.ak otsailaren 8an Zarautzen
Izeta IV.ak 100 kiloko kopari eta 125ko kubikoari guztira 150 jasoaldi ematen saiatuko da eta Ostolaza 75 kiloko errektangularrarekin arituko da