HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdia igandean Urrestillan
Argazkia: uztarria.eus/
Pasa den larunbatean Mendaron, Eneko Otaño beizamarra mendean hartuta Julen Alberdi Txikia V.a azkoitiarra finalerako sailkatu eta gero Aizkolari Kopako beste finalerdia lehiatuko da igande honetan Urrestillan.
Mikel Larrañaga Azpeitiko aizkolaria eta Jon Rekondo leitzarra izango dira aurrez aurre Txikuri pilotalekuan finalerako txartela lortzeko asmoz. Horrez gain, Gabonetako Emakumeen Ingude Kopako eta Gabonetako Harri-jasotze Kopako jardunaldi bana jokatuko dituzte.
Beraz, Herri kiroletako hiru txapelketatako jardunaldi bana jokatuko dute igandean, 12:30ean hasita, Urrestillako Txikuri pilotalekuan.
Esan bezala, Urrezko Aizkolarien Kopa Eusko Label Saria txapelketako finalerdia jokatuko dute Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak eta Jon Rekondo aizkolari leitzarrak. Horiek egin beharreko lana hamabina kana-erdiko ebakitzea izango da.
Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdia jokatuko dute igandean Urrestillan https://t.co/kgKJu6gnkw #Azpeitia pic.twitter.com/c9mESfKeCk
— Uztarria (Azpeitia) (@uztarria) December 11, 2019
Mikel Larrañaga Kopako iazko irabazlea da eta Jon Rekondo abenduaren 6an agurainen izandako kanporaketan Ugaitz Mugerza II.a mutrikuarra garaitzetik dator. Orduko hartan, Hamar enbor ebakitzen azkarrena Jon Rekondo leitzarra izan zen; 24 minutu eta segundo bat behar izan zituen. Bere aurkariak, k, 26 minutu eta 21 segundo.
Abenduaren 31ean Asteasun jokatuko den finalerako hirugarren partehartzailea mendaroko eliminatorian galtzaile irtendako Eneko Otaño eta bigarren finalerdi honen galtzailearen arteko borrokatik aterako da.
Aizkolarien finalerdiaz gain, Gabonetako Emakumezkoen Ingude Kopako jardunaldia ere izango da igandean Urrestillan: Nerea Egurrolak eta Virginia Finolek jokatuko dute.
Gabonetako Harri-jasotze Kopako saioan, berriz, Beñat Telleria eta Mateo Coloma harri-jasotzaileek neurtuko dituzte indarrak. Lanerako hiru harri izango dituzte: 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.
Hirugarren mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finala erabakita geratu da
Jokin Urretabizkaia, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena, Xuban Kañamares, Patxi Mindegia eta Suharri Paolla sailkatu dira
Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Nafarroako arpana mistoko txapeldunak
Bigarren izan ziren Sela Goñi eta Jesus Goñi eta hirugarren Dani Saldias eta Irune Biurrun
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako bigarren kanporaketa jokatu da
Basozabal eta Ezpeleta sailkatu dira urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalera