HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA

Urrezko Aizkolarien hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Lekunberrin

by | 2021/05/14

Argazkiak: egursport.com

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatu  zuten pasa den larunbatean, maiatzaren 8an, 17:30ean Lekunberrin, baita Hiru Hamarreko harri-jasotze txapelketakoa eta Emakumezkoen harri-jasotze txapelketakoa ere.

Aizkoran, hamabi aizkolari aritu ziren lehian, hurrengo kanporaketan aritzeko eskubidea emate duten hiru txartelen bila: Julen Olano (Leitza), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Mikel Agirre (Ondarroa), Beñat Amade (Getxo), Txomin Amundarain (Arribe), Goizeder Belza (Etxarri-Aranatz), Jon Esnal (Usurbil), Ruben España (Valsain-Segovia), Borja Fernandez (Valsain-Segovia), Marco Nevado (Revenga-Segovia), Luis Polanco (Otxandio) eta Ibai Soroa (Arribe).

Aizkolari bakoitzak bina enbor moztu behar izan zituen, hiru txandatan aritu zirelarik, launa aizkolari. Aurreneko fase honetan, lehen txandan Jon Esnal (7´28´´), Jon Telletxea (6´15´´), Txomin Amundarain (5´12´´) eta Mikel Agirre (5´47´´) aritu ziren. Bigarren txandan, Julen Olano (5´15´´), Ruben España (6´15´´), Luis Polanco (5´57´´) eta Ibai Soroa (4´32´´) aritu ziren. Eta hirugarren txandan berriz, Beñat Amade (9´47´´), Marco Nevado (7´41´´), Goizeder Belza Herrero (5´07´´) eta Borja Fernandez (6´31´´).

Denbora hoberena lortu zuten sei aizkolariek bigarren fase bat jokatu zuten. Hiru txanda izan ziren hor ere, eta bina aizkolari aritu ziren txanda bakoitzean. Txomin Amundarain (4´52´´) Julen Olanoren aurka (4´35´´), Ibai Soroa (4´39´´) Borja Fernandezen aurka (6´23´´), eta Goizeder Belza (5´18´´) Mikel Agirreren aurka (6´53´´).

Azkenean beraz, hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Julen OlanoIbai Soroa eta Goizeder Belza izan ziren. 

Bestetik, Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketan Aimar Galarraga eta Beñat Telleria aritu ziren lehian, hiru harri erabilita: 125 kiloko zilindro zaharra, 125 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Galarragak guztira 42 jasoaldi egin zituen, 21 zilindro zaharrari, 9 kubikoari eta 12 bolari. Telleriak zilindroari 24 jasoaldi emanak zizkiola lesionatu egin zen eta lehia utzi behar izan zuen.  

Azkenik, Emakumezkoen Harri-jasotze TxapelketanAroa Sanchez oriotarra aritu zen lanean, 50 kiloko zilindroarekin, eta 52 kiloko kubikoa zein 50 kiloko bolarekin, minutu eta 30 segunduko txandetan. Guztira 26 aldiz jaso zituen aipatu harriak: 9 jasoaldi zilindroari, 7 kubikoari eta 10 bolari.

Beti Gaztek, bostik bost

Beti Gaztek, bostik bost

600 kiloko gizonezkoen Euskal Herriko txapela ere jantzi zuen lesakako sokatira taldeak