HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Urrezko Aizkolarien hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Lekunberrin
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko jardunaldia jokatu zuten pasa den larunbatean, maiatzaren 8an, 17:30ean Lekunberrin, baita Hiru Hamarreko harri-jasotze txapelketakoa eta Emakumezkoen harri-jasotze txapelketakoa ere.
Aizkoran, hamabi aizkolari aritu ziren lehian, hurrengo kanporaketan aritzeko eskubidea emate duten hiru txartelen bila: Julen Olano (Leitza), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Mikel Agirre (Ondarroa), Beñat Amade (Getxo), Txomin Amundarain (Arribe), Goizeder Belza (Etxarri-Aranatz), Jon Esnal (Usurbil), Ruben España (Valsain-Segovia), Borja Fernandez (Valsain-Segovia), Marco Nevado (Revenga-Segovia), Luis Polanco (Otxandio) eta Ibai Soroa (Arribe).
Aizkolari bakoitzak bina enbor moztu behar izan zituen, hiru txandatan aritu zirelarik, launa aizkolari. Aurreneko fase honetan, lehen txandan Jon Esnal (7´28´´), Jon Telletxea (6´15´´), Txomin Amundarain (5´12´´) eta Mikel Agirre (5´47´´) aritu ziren. Bigarren txandan, Julen Olano (5´15´´), Ruben España (6´15´´), Luis Polanco (5´57´´) eta Ibai Soroa (4´32´´) aritu ziren. Eta hirugarren txandan berriz, Beñat Amade (9´47´´), Marco Nevado (7´41´´), Goizeder Belza Herrero (5´07´´) eta Borja Fernandez (6´31´´).
Denbora hoberena lortu zuten sei aizkolariek bigarren fase bat jokatu zuten. Hiru txanda izan ziren hor ere, eta bina aizkolari aritu ziren txanda bakoitzean. Txomin Amundarain (4´52´´) Julen Olanoren aurka (4´35´´), Ibai Soroa (4´39´´) Borja Fernandezen aurka (6´23´´), eta Goizeder Belza (5´18´´) Mikel Agirreren aurka (6´53´´).
Azkenean beraz, hurrengo faserako txartela lortu zuten aizkolariak, Julen Olano, Ibai Soroa eta Goizeder Belza izan ziren.
Bestetik, Hiru Hamarreko Harri-jasotze Txapelketan Aimar Galarraga eta Beñat Telleria aritu ziren lehian, hiru harri erabilita: 125 kiloko zilindro zaharra, 125 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.
Galarragak guztira 42 jasoaldi egin zituen, 21 zilindro zaharrari, 9 kubikoari eta 12 bolari. Telleriak zilindroari 24 jasoaldi emanak zizkiola lesionatu egin zen eta lehia utzi behar izan zuen.
Azkenik, Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan, Aroa Sanchez oriotarra aritu zen lanean, 50 kiloko zilindroarekin, eta 52 kiloko kubikoa zein 50 kiloko bolarekin, minutu eta 30 segunduko txandetan. Guztira 26 aldiz jaso zituen aipatu harriak: 9 jasoaldi zilindroari, 7 kubikoari eta 10 bolari.
Bizkaiko Herri Kirol Ligako finala Arratzun
Lokotxak, Zaku eramateak, Lasto altxatzeak, Ingudea, Trontza, Aizkora, Txingak eta Harrikasotze lanak lehian
Heri kirolak nagusi astebukaeran: sokatira eta aizkolari txapelketak
Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia eta Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketaren finala lehiatu dira
Urrezko aizkolarien kopako finalerako azken txartela lortu du Otañok
Eneko Otaño, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a urtezahar eguneko finalean arituko dira