HERRI KIROLAK/AIZKORA
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatzeko azken txartela jokoan
Argazkia: urolakosta.hitza.eus
Urrezko Aizkolari Kopako finalerako azken parte hartzailea erabakiko da bihar Mutrikun
Pasa den igandean, 12.30ean, Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu zen Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatzeko lehia, aurrez aurre Mikel Larrañaga Azpeitiko aizkolaria eta Jon Rekondo leitzarra izan zirelarik. Mikel Larrañagak 27 minutu eta 50 segundoan ebaki ditu hamabi kanaerdiko enbor. Rekondok, aldiz, 28 minutu eta 49 segundo, eta beraz, Larrañagak eskuratu zuen Urrezko Aizkolari Kopako finalerako txartela.
Astebete lehenago aldiz, Mendaron, Eneko Otaño beizamarra mendean hartuta Julen Alberdi Txikia V.a azkoitiarra finalerako sailkatu zen hamabi kana erdiko enbor mozteko 28 minutu eta 31 segundu behar izan zituelarik. Bere aurkaria, Eneko Otaño, 31 minutu eta 29 segundutan amaitu zuen bere lana eta beraz lehia galdu egin zuen.
Behin Julen Alberdi Txikia V.a zein Mikel Larrañagak finalean bere lekua eskuratuta, oraingoan aipatutako bi sailkapenetan galtzaile ateratako aizkolariek bigarren aukera bat izango dute finalerako txartela eskuratu ahal izateko.
Jon Rekondok Urrezko Aizkolari Kopako finalerako txartela lortzeko azken aukera izanen du larunbatean Mutrikun https://t.co/d3aPxN4Dnr
— Erran (@Erran_eus) December 19, 2019
Beraz, Jon Rekondo leitzarra eta beizamako Eneko Otaño arituko dira nor baino nor larunbat honetan, 54 ontzako hamalau enbor moztu beharko dituztelarik.
Esan bezala, irabazleak urtezahar egunean finala jokatuko du, Mikel Larrañaga azpeitiarrarekin eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrarekin batera.
Aizkolariez gain, Gabonetako harrijasotze txapelketako jardunaldia jokatuko dute Mutrikun Elgetako Imanol Albizu Goikoetxe eta Mallabiko Jon Gisasola Zelai V.ak. Hemen ere irabazleak finalerako tartela izanen du, Mikel Lopetegi Urra eta Beñat Telleriarekin batera.
Gabonetako emakumezkoen ingude txapelketan, Iruñeko Virginia Finol eta Getxoko Nerea Egurrola ariko dira. Txapelketa honetan, finalerako txartela lortu zuen Urrestillan Maika Ariztegik.
Euskal Herriko taldeak eta selekzioa Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan
Emaitza ikusgarriak lortu ditu Euskal Herriak Ipar Irlandan jokatutako munduko txapelketan
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentlatoian
Lanak 24.01ko denboran amaituta, bost minutuan ondu dute iaz Garazi Arruti eta Lucia Orbek lortutako marka
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Nagusien mailan, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Mikel Lizartza tolosarra izan dira txapeldunak