HERRI KIROLAK
Urrak, Sorondok eta Amundarain-Soroak jantzi dituzte txapelak
Igande honetan, martxoak 14, Izarraitz pilotalekuan jokatu ziren ateak itxita, Egur Sportek antolaturiko Urrezko Binakako XXII. Aizkolari Txapelketa, Urrezko Harrijasotze Txapelketa, Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketa zein Emakumezkoen Banakako Aizkolari Txapelketaren finalak.
Urrezko Aizkolarien txapelketan hiru bikote lehiatu ziren: Ibai Soroa eta Txomin Amundarain, Hodei Ezpeleta eta Goizeder Belza nahiz Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.
Ibai Soroa eta Txomin Amundarain izan ziren irabazleak, 18 minutu eta 40 segundo baliatu zituztelarik lau modalitate ezberdinetan moztu beharreko bederatzi enborrak erdibitzeko. Haien atzetik, minutu bat eta 25 segundo geroago, sailkatu ziren Hodei Ezpeleta eta Goizeder Belza. Hirugarren, berriz, Suharri Rodriguezek eta Jokin Urretabizkaiak egin zuten, irabazleek baino 2 minutu eta 11 segundo gehiago behar izan zituztelarik lanak amaitzeko.
Harrijasotze Txapelketaren finalean, aldiz, hiru kirolari aritu ziren lehian: Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Beñat Telleria lasartearra eta Inhar Urruzuno ondarrutarra. Horiek hiru minutuko txandan jaso behar izan zituzten dituzte ehun kiloko kopa, ehun kiloko kubikoa eta ehun kiloko bola.
Mikel Lopetegi “Urra”-k irabazi zuen Zortzi Arroako Hiru Harrien Txapelketa. Urrak 10.200 kilo jaso zituen guztira 102 jasoaldi burututa, bigarren sailkatu zen Beñat Telleriak, berriz, 9.500 kilo (95 jasoaldi), eta Inhar Urruzunok 8.900 kilo (89 jasoaldi).
Horrez gain, Aizkolari Gazteen Binakako Txapelketa ere jokatu zen igandean, partaideak honakoak izan zirelarik: Axel Larrañaga eta Markel Zapiain, Oier Larretxea eta Endika Goia eta hirugarren bikotea Oier Kañamares eta Ibon Garaiburu.
Xuban Cañamares eta Ibon Garaiburuk eskuratu zuten garaipena, sei enborrak mozten azkarrenak izanda (9:34). Markel Zapiain eta Axel Larrañaga izan ziren bigarrenak (10:24) eta Oier Larretxea-Endika Goia bikotea hirugarren (12:35).
Emakumezkoen Banakako harrijasotze txapelketa ere jokatu zen Azpeitian, Nerea Sorondo, Maika Ariztegi, Uxue Ansorregi eta Klaudia Muñoz aritu zirelarik nor baino nor gehiago, 36 ontzako lau enbor mozten. Azkenean, Nerea Sorondok jantzi zuen txapela, 7 minutu eta 17 segundo baliatuta lanak amaitzeko. Bigarrena Maika Ariztegi izan zen (7´58´´), hirugarren Claudia Muñoz (12´51´´) eta laugarrena Uxue Ansorregi (15´08´´).
Amaitzeko, Karmele Gisasolak, Udane Ostolazak eta Aroa Sanchezek harrijasotzen erakustaldi polita eskaini zuten.
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatzeko azken txartela jokoan
Jon Rekondo leitzarra eta Beizamako Eneko Otaño lehiatuko dira Mutrikun larunbat hontan
Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute
Duela 29 urteko Goenatxo I.aren omenaldiaren ekitaldia eredu hartuta lehiaketa ezin ederragoa antolatu dute
Euskal Herriko 3.Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan Otxandion
Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea igo dira bigarren mailara