HERRI KIROLAK/HARRIA
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa jokatu zen pasa den larunbatean Aiako probalekuan, arratsaldeko 17.30ean
Guztira sei harri-jasotzaile aritu ziren nor baino nor gehiago: Iraitz Arruti, Iñigo Eizagirre Eiza, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Xabat Olaizola eta Beñat Telleria. Hiru harrirekin egin zituzten lanak: 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa eta 125 kiloko kopa, hiru minutuko txandetan.
Azkenean, Mikel Lopetegi ‘Urra’k irabazi zuen txapela hirugarren aldiz jarraian, orotara 9.237,5 kilo altxatuta (zehazki, 32 jasoaldi egin zituen bolarekin, hamazazpi kubikoarekin eta 33 koparekin). Beñat Telleria bikain aritu zen eta bigarren izan zen garaipenetik gertu, 9.050 kilo jasota. Iruretagoiena sailkatu zen hirugarren 7.912,5 altxatuta, eta laugarren egin zuen Eiza-k 7.812,5 kilo jasota. Olaizola izan zen bosgarrena (6.987,5 kilo) eta Arruti seigarrena (5.762,5 kilo).
2021eko Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketako emaitzak:
- Mikel Lopetegi: 9.237,5 kilo
- Kopa: 33 aldiz
- Kubikoa: 17 aldiz
- Bola: 32 aldiz
- Beñat Telleria: 9.050 kilo
- Kopa: 33 aldiz
- Kubikoa: 18 aldiz
- Bola: 29 aldiz
- Hodei Iruretagoiena: 7.912,5 kilo
- Kopa: 26 aldiz
- Kubikoa: 21 aldiz
- Bola: 23 aldiz
- Iñigo Eizagirre: 7.812,5 kilo
- Kopa: 27 aldiz
- Kubikoa: 19 aldiz
- Bola: 23 aldiz
- Xabat Olaizola: 6.987,5 kilo
- Kopa: 23 aldiz
- Kubikoa: 17 aldiz
- Bola: 22 aldiz
- Iraitz Arruti: 5.762,5 kilo
- Kopa: 20 aldiz
- Kubikoa: 13 aldiz
- Bola: 18 aldiz
Iaz jokatutako Txapelketan sei parte-hartzaile (Iraitz Arruti Artetxe, Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV”, Mikel Lopetegi “Urra”, Xabat Olaizola eta Manex Aburuza) aritu ziren lanean, arestian esan bezala Mikel Lopetegi Urrak garaipena eskuratu zuelarik.
2020KO SAILKAPENA
1-Mikel Lopetegi Gereka “Urra”: 75 altxaldi (30+20+25)
2-Xabat Olaizola Arizti: 59 altxaldi (22+17+20)
3-Gorka Etxeberria Ikutza: 55 altxaldi (23+15+17)
4-Hodei Iruretagoiena Uria: 53 altxaldi (27+19+7)
5-Iraitz Arruti Artetxe: 42 altxaldi (16+13+13)
6-Manex Aburuza Alduntzin: 37 altxaldi (13+11+13)
XXXVII. Buruz Buruko Erremonte Txapelketa nagusia aurkeztu dute
Juaneneak lortu zuen txapelketarako azken txartela, larunbatean Larrañagari 30-13 irabazita
Plazandreak Udako Torneoaren finalerdiak zehaztuta geratu dira
Reyes Azkoitiaren taldea vs Erlantz Garciaren taldea eta Mikel Inuntziagaren taldea vs Naroa Elizalderen taldea izango dira torneoaren finalerdiak
Donibane Lohizuneko lehenengo bi masterrak lehiatu dira
Aurrenekoan Imanol Lopez-Olharan bikotea nagusitu zen eta bigarrenean Barandika eta Lopezek jantzi zuten txapela