HERRI KIROLAK/HARRIA
Urrak irabazi du Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa
Mikel Lopetegi Urrak erakustaldia eman zuen Aian Harri Txikien Txapelketan eta laugarren aldiz jarraian irabazi zuen txapela
Bi urte ondoren eta ohitura den bezala, pasa den igandean, maiatzak 22, Asentzio Feria ospatu zen Aian eguerdi partean, eta egitarauaren barruan, arratsaldean Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa ere han jokatu zen, 18:00etan hasita, herriko probalekuan.
Guztira bost harri-jasotzaile aritu ziren nor baino nor gehiago: Iraitz Arruti zarauztarra, Paulo Azpiazu bergararra, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a zarauztarra, Mikel Lopetegi Urra zarauztarra eta Xabat Olaizola, zarauztarra hura ere. Hiru harrirekin egin zituzten lanak: 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa eta 125 kiloko kopa, hiru minutuko txandetan.
Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak erakustaldia eman zuen eta erraz nagusitu zitzaien Azpiazuri, Izeta IV.ari, Arrutiri eta Olaizolari. Urra nagusitu da harri guztiekin, guztira 10.425 kilo altxatu zituelarik (kopari 37 jasoaldi, kubikoari 24 eta bolari 31).
Xabat Olaizola zarauztarra izan zen bigarrena, guztira 8.237,5 kilo altxatuta; hirugarren Paulo Azpiazu izan zen, 8.075 kilorekin; laugarren tokia Izeta IV.arentzat izan zen, denera 7.625 kilo jasota; eta azkena izan zen Iraitz Arruti, 6.575 kilo altxatuta.
2022eko Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketako emaitzak:
- Mikel Lopetegi Urra: 10.425,00 kilo
- Kopa: 37 aldiz
- Kubikoa: 24 aldiz
- Bola: 31 aldiz
- Xabat Olaizola: 8.237,50 kilo
- Kopa: 28 aldiz
- Kubikoa: 19 aldiz
- Bola: 26 aldiz
- Paulo Azpiazu: 8.075,00 kilo
- Kopa: 26 aldiz
- Kubikoa: 18 aldiz
- Bola: 28 aldiz
- Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 7.625,00 kilo
- Kopa: 27 aldiz
- Kubikoa: 20 aldiz
- Bola: 20 aldiz
- Iraitz Arruti: 6.575,00 kilo
- Kopa: 23 aldiz
- Kubikoa: 16 aldiz
- Bola: 19 aldiz
Eusko Label Binakako Pilota Txapelketaren finalerdiak jokatu dira
Datorren igandean, otsailaren 27an, 12:00etan hasita jokatuko dituzte finalak Azkoitiako Gurea pilotalekuan
Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketako saioa jokatu da Elduainen
Hainbat partida jokatu ziren pasa den igandean, goizeko 10:30etatik aurrera Udal pilotalekuan
Barrenetxeak jokatuko du 2022ko Iparlur Masterseko finala
Juaneneari gailendu zaio finalerdian, argi eta garbi (30-14)