PIRAGUISMOA
Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba lehiatu da Zumaian
Pasa den igande goizean lehiatu zen Urolaren 45. Igoera-Jaitsiera piraguismo proba Zumaian
Itxas-Gain kirol elkarteak antolatutako hitzordu honetan ehundik gora piraguistek parte hartu zuten eta ohikoa den bezala, piraguistak Santiago hondartzatik abiatu ziren, 10:30ean: lehorretik atera eta itsasertzean utzitako ontzietara igo ondoren, eskailerari buelta emanda, ibaian gora egin zuten. Aurten baina ez ziren Beduaraino heldu (mareak direla eta, aurten egin beharreko zirkuitua desberdina izan zen), Trenzubian ziaboga eman, eta ibaian behera egin zuten Talaipe pareraino. Han bigarren ziaboga eman eta errioan gora Arranpla parean kokatuta zegoen helmugara heldu ziren.
K-1 gizon seniorretan, Martin Egaña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea, K-1 juniorretan Ruben de la Fuente (S.D.Santiagotarrak) nagusitu zen eta gizon kadeteetan Iñigo Irastorza (S.D.Santiagotarrak).Gizon beteranoetan +50 mailan berriz, Jose Antonio Gironek (C.fluvial o Barco) eskuratu zuen garaipena, eta gizon beteranoetan -50 mailan Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea.
Senior mailan emakumezkoen K-1 kategorian, Irati Osak irabazi zuen (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko p.k.), emakumezko junior K-1 mailan Laura Zunzunegik (Pasaia Kayak 2005 K.K.) eta kadete mailan Maialen Vitoriak (Pasaia Kayak 2005 K.K.)
Kanoan, Roberto Rivas (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea senior mailan eta kadete mailan berriz, Pablo Muiño taldekidea nagusitu zen.
Taldekako ontzietan, Mikel eta Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) anaiak izan ziren garaileak senior mailan eta kadeteetan Aimar Platero eta Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak).
Emakumezko junior K-2 mailan, garaipena lortu zuten Uxue eta Maialen Arsuaga ahizpek (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan Malen Juaristi eta Paula Severiano izan ziren azkarrenak.
Emakume beteranoei dagokionez, Maite Etxabe eta Zuriñe Langarika (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) nagusitu ziren, eta misto beteranoetan Izaskun Gonzalez eta Jon Lazkano (Itxas).
Urolaren 45. Jaitsiera-Igoeraren sailkapen osoa ikusteko sakatu HEMEN
KAYAK
Oriaren Traineru Jaitsiera atzeratu egin dute
Otsailaren 13an jokatzekoa zen Oriaren XXVII Traineru Jaitsiera, gauzak ondo bidean martxoaren 21ean egingo da
Alaia Juaristi eta Jon Erguin, Iraupen Eskiko Euskadiko Txapeldunak
Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak bertan behera utzi du 2021eko mendiko eskiko Euskadiko Kopa
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi izango dira