HERRI KIROLAK
Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia
Argazkiak: egursport.com
Euskal Duatloia herri kirol proba konbinatua da, hiru ariketaz osatzen dena, bi aizkora saio eta korrika saio bat. 2022koa izan da aurreneko ekitaldia.
Pasa den ostegunean, 11:30ean hasita, I. Euskal Duatloia jokatu zuten Azpeitiako zezen plazan, bederatzi herri kirolariren arteko lehian: Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola, Oier eta Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Ugaitz Mugertza, Aritz Irazabal eta Arkaitz Jauregi. Egin beharreko lanak, 45 ontzako etzandako lau enbor moztu, lau kilometro korrika egin, eta 45 ontzako zutikako lau enbor ebakitzea.
Denak ere aizkolariak dira, eta horien artean badira pentatloian aritutakoak, baina duatloia lan ezberdina eta faborito argirik ez zegoen aldez aurretik.
Azken orduko aldaketa bat ere egon zen, izan ere, iragarrita zegoen Xabier Zalduak, pentatloia hiru aldiz irabazitako gizonak, ezin izan zuen parte hartu duatloian (COVID-19a dela eta), eta David Naredo asturiarrak ordezkatu zuen.
Azkenean, Ugaitz Mugertza mutrikuarrak jantzi zuen lehiaketa berriaren lehen txapela, lan guztiak 32 minutu eta 31 segundotan bukatuta. Arkaitz Jauregi (33:40) izan zen bigarrena, eta Eneko Saralegik osatu zuen podiuma (34:49).
Hiruna kirolariko hiru txandatan jokatu zuten ia bi ordu eta erdiz luzatu zen txapelketa eta zozketak hala erabakita, lehen txandan aritu zen Mugertza, Aratz anaiarekin eta Irazabalekin batera. Berak egindako 32 minutu eta 31 segundoko marka goizeko onena izan zen, atzetik etorri ziren bi txandetan inork ez baitzen hobetu.
Ondoren sailkatu ziren Oier Kañamares (36:37), Julen Kañamares (37:17), Naredo (37:51), Aratz Mugertza (38:00), Gisasola (39:39) eta Irazabal (40:33).
SAILKAPENA
Ugaitz Mugertza, Mugertza II.a 32 minutu eta 31 segundo
Arkaitz Jauregi (33:40)
Eneko Saralegi (34:49)
Oier Kañamares laugarren (36:37)
Julen Kañamares (37:17)
David Naredo (37:51)
Aratz Mugertza (38:0)
Ioritz Gisasola (39:39)
Aritz Irazabal (40:33)
Luixa Uzkudunek eta Mikel Lizartzak irabazi dute Sega Ligako bigarren jardunaldia
Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligari datorren ekainaren 11n Oiartzunen emango zaio amaiera
Banakako pentatloi txapelketaren lehen kanporaketa jokatu da Tolosan
Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola Zelai V.a, Jokin Urretabizkaia eta Aitzol Atutxa pasa dira bigarren kanporaketara
Urrezko Banakako Aizkolarien finalerdia jokatu zen Lekunberrin
Mikel Larrañaga, Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV.a sailkatu ziren finalera