HERRI KIROLAK/HARRIA
Udane Ostolazak 85 kiloko harria altxatzea lortu du, marka pertsonal berria ezarriz
Izeta IV.ren kasuan, zortzi arroako hiru harri erabili zituen lanerako: 100 kiloko kopa, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola. Sanchezek 50 kiloko zilindrikoari, 50 kiloko kopari eta 50 kiloko bolari emango zizkion altxaldiak, eta Ostolaza berriz, 85 kiloko harriarekin bere marka gainditzen saiatu zen.
75 kiloan zuen orainarte errekorra eta oriotarrak jarria zuen helburua betetzea lortu zuen, bere marka pertsonala hobetuz. 75 kiloan zuen aurreko marka eta 85 kilokoa leporatzea lortu zuen Ribabellosako saioan, bi minututan birritan altxatu zuelarik harria.
Pasa den otsailean lortu zuen Udane Ostolaza oriotarrak bere lehenengo marka ofiziala, Aritzbatalde kiroldegian lehiatutako herri kirol jaialdian.
Ekitaldiari hasiera emateko, aurrena harri-jasotze erakustaldia egin zuten Mikel Lopetegi Urra, Aimar Irigoien, Unax eta Jakes harri jasotzaileek. Era berean, Arria V.ak eta Txapartegik pentatloiko probak egin zituzten.
Horiek lanak amaitu zituztenean hasi zen marka saiakera egiten Udane Ostolaza oriotarra, eta baita lortu ere. 75 kiloko kubikoa behin jasotzea zuen helburu, baina 2 minutuan hiru altxaldi eginda, gustura gelditu zen gaztea. Erraz lortu zuen marka saiakera gainditzea oriotarrak, eta beraz, Joseba Ostolazaren alabak txapela merituz jantzi zuen.
Zazpi urterekin hasi zen Ostolaza harria jasotzen, 13 urterekin 68 kiloko errektangularra, eta 14 urterekin 63 kiloko kubikoa eta 50 kiloko bola jaso zituelarik. Marka horiek, ordea, ez ziren ofizialak. 2020an 15 urte betetzen zituenez, federazioko lizentzia eskuratu zuen eta beraz Zarautzen lortutako errekorra bere lehenengo marka ofiziala izan zen. Udane 14 urterekin 75kg-ko harria ofizialki jasotzen zuen lehen emakumea izan zen.
Donostiako Grand Slam txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Barandika eta Etcheto Olharan-Del Rioren aurka arituko dira eta Beaskoetxea-Lopez Aritz Erkiaga-Lekerikaren kontra
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean
Guztira, berrogeita hamar bat pilotari lehiatu ziren, 12 eliteetan, 14 22 urtez azpikoen mailan eta 24 kadeteetan
Segurolak eta Azpirozek aurrerapauso handia eman dute Sagardoaren Txapelketan
Petritegiko ordezkariak 30-21 nagusitu ziren Aldabe eta Larrañagaren (Bereziartua) aurka