MENDIA
Txikon, gailurra zapaltzeko azken aukeraren zain
Alex Txikonek eta bere taldeak Manasluko tontorrera iristeko bigarren saiakera egin dute, baina haizearen eraginez bertan behera utzi behar izan dute. Gauzak horrela, Manaslun egoteko denbora mugatua bada ere, azkenera arte ahaleginduko dira gailurra zapaltzen eta beste saiakera bat burutzen saiatuko dira posible izatekotan.
Txikon, Iñaki Alvarez, Chhepal Sherpa, Gelum Sherpa eta Namja Sherpa espedizio-kideek 6.600 metrora egin zuten lo, eta, aurretik iragarri bezala, ostiral goizaldean Manasluko gailurrera (8.163 metro) bidean atera ziren. Haize zakarraren ondorioz baina, taldeak buelta eman behar izan zuen, 4. kanpamentuko arrapala igotzen ari zirenean, 7.050 metro inguruko altueran.
Alex Txikon eta bere taldea Manasluko 8.163 metro behe kanpalekura jaitsi dira beraz, gailurreraino iristen saiatu eta kolpe batean bi mila metro jaitsi ostean. Ez itzultzeko arrisku handia zegoela ohartu ziren eta erabakirik zentzuzkoena hartu zuten mendizaleek.
Mendiko baldintzak gogorrak dira, ahalegin haundia egin beharra dago aurrera egin ahal izateko, eta etengabe arrastoa zabaltzen joan behar dira, elur-jausi arriskua ere egon badagoelarik.
Pasa den igandean ere saiatu ziren tontorra erasotzen eta orduan ere, 7.000 metrotan zeudela harrapatu zituzten haizete eta elurte gogorrek eta oinarrizko kanpalekura itzuli ziren.
Esan bezala, orain Txikon eta berarekin dauden beste lau kideak behe kanpalekuan daude atsedena hartzen. Eguraldiaren iragarpenak oso aldakorrak izaten ari dira, eta iragarpenaren arabera datozen 10 egunetan oso eguraldi txarra egingo badu ere, egunez egun aztertuko dute egoera. Dena den, espediziokideek argi utzi nahi izan dute azken kartutxoa erreko dutela eguraldiak balizko saiakera ezinezkoa bihurtzen ez badu behintzat.
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien arteko postutan sartu dira Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan
Munduko Kopako Tromso Skyrace lasterketeta: Iñarra eta Zorroza lehen hamarren artean
Euskal Selekzioko Ander Iñarrak eta Maria Zorrozak lehen hamarretan amaitu zuten. Oihana Azkorbebeitiak bertan behera utzi zuen lasterketa hankeko minez
Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskadiko Halterofilia Federazioak formalki eskatu du Nazioarteko Halterofilia Federazioko kide izatea