ARRAUNA
TKEk udako arraun denboraldiko egutegia aurkeztu du
Denboraldia hasteko hiru hilabete falta direnean, TKEeko bazkideek udako arraun denboraldiko egutegia onartu dute
Eusko Label Ligak aurkeztu berri du datorren denboraldirako egutegia, 20. edizioa beteko duen urtekoa alegia. Hogei jardunaldi izango dira, Galiziako, Kantabriako eta, batez ere, Euskadiko uren artean banatuta. Zehazki, lau jardunaldi lehiatuko dira Galizian, bat Kantabrian, eta gainerakoak euskal uretan.
Txapelketak estreinaldia berreskuratuko du Bilbon, erlojupeko formatuarekin, uztailaren 2an, eta amaiera ohikoa izango du Bermeon eta Portugaleten, irailaren 19an eta 20an. Berritasunen artean, Getariako estropada-eremuaren debuta eta Getxoko estropada-tokiaren aldaketa nabarmentzen dira, portu berrian jokatuko baita. Zierbena, Sestao, Santurtzi, Lekeitio eta Ondarroa izango dira Bizkaiko gainerako egoitzak.
Era berean, Euskotren Ligako egutegia ere onartu zen. Emakumezkoen arraunketa maila gorenak hamalau jardunaldi izango ditu, aurreko denboraldian baino bi gehiago. Arraun Lagunak uztailaren 2an hasiko da tituluaren defentsan, Bilbon, eta txapelketa abuztuaren 21ean amaituko da Zarautzen.
Batzarrean onartutako beste berritasun bat Fan Zonaren itzulera izan zen. Zaletuek estropadetan izan ohi duten bilguneak, pandemiaren ondorioz bi urte hauetan falta izan denak, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropada eremuen inguruak ontzien koloreekin tindatuko ditu berriro.
Honakoa da TKEk denboraldi honetarako onartutako egutegia:
Uztailak 2 Bilbao
Uztailak 3 Donostia
Uztailak 9 A Coruña
Uztailak 10 A Coruña
Uztailak 16 Orio
Uztailak 17 Zierbena
Uztailak 23 Sestao
Uztailak 24 Santurtzi
Uztailak 30 Getxo
Uztailak 31 Lekeitio
Abuztuak 6 Hondarribia
Abuztuak 7 Getaria
Abuztuak 13 Ondarroa
Abuztuak 14 Castro Urdiales
Abuztuak 20 Zarautz
Abuztuak 21 Zarautz
Abuztuak 27 Ares
Abuztuak 28 Boiro
Irailak 17 Bermeo
Irailak 18 Portugalete
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak igande honetan erabakiko dira
Aurkeztu dituzte Eusko Label eta Euskotren ligak
Coruñan lehiatuko den lehenengo estropadaren txandak zozketatu ziren ere
KAE eta ETE ligak, uztailaren 11n
Data horretan hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, eta abuztuaren 30ean amaiera emango zaio Castro Urdialesen egingo den estropadarekin