ELKARRIZKETAK/FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
Sophie Istillart: “Ederra izan da Euskal Selekzioarekin jokatzea”
Sophie Istillart (Baiona 1996) Euskal Selekzioan aritzen den Iparraldeko aurreneko jokalaria da. Atheticen ari da egun,eta pozik eman digu elkarrizketa.
Arratsalde on Sophie! Konta iezazkiguzu zure bizitzaren hastapenak.
Baionan jaio nintzen, baina zortzi urte arte Senperen bizi izan nintzen. Gero Hendaiara etorri ginen bizitzera. Nire ama Hendaiakoa da eta aita Heletakoa. Amak ulertzen du euskara, baina trakets hitz egiten du; aita ondo aritzen da euskaraz, horrela aritzen da bere ahaideekin. Ni neuk ere ulertu ulertzen dut, baina hitzegiteko zailtasunak ditut.
Esan bezala, 8 urterekin Hendaiara etorri ginen Senperetik, eta etxe aurrean futbol zelaia zegoenez, Hondarribiko bista zoragarriekin, han aritzen nintzen mutikoekin jolasean futbolean eta maila txukuna ematen nuen.
Hamalau urte egin nituenean, ez nuen aukerarik nire zaletasuna lantzeko Hendaian, ez baitzegoen nesken talderik, eta Irungo Mariño taldeak emakumezkoen taldea zuenez hara joan nintzen, hantxe urtebete egin nuelarik.
Eta gero?
Ikasketak eta zaletasuna lantze aldera Bordelera jo nuen. Han 16tik 24 urte arte izan nintzen. Merkataritza ikasketak egiten hasi nintzen eta futbolean talde xume baten sartu nintzen, Blanco Fort izenekoan. Frantziako bigarren mailan aritu ginen, baina lehen mailara igotzeko aukera izan genuen. Kluba txikia zen, bitarteko eskasekoa eta Girondins taldeak bere gain hartu zuen. Oso oroimen onak ditut garai hartakoak, baina gero Girondinsek hartukoan urrats handi bat eman zen. Profesionalizazioan aurrepausu bat izan zen, gainera inguruan giro jatorra nuen, entrenatzaile onak, asko hazitu izanaren sentimendua dut.
Eta bapatean Athleticek deitu zintuen?
Banuen aurretik Athleticen berri. Banekien klubak emakumezkoen futbolaren aldeko apustua sendoa zuela eta kirol ikuspegitik ere ligak eta kopak irabazitako taldea zela. Gainera esperientzia berria izateko gogoa ere banuen, familia ere gertuago izango nuen. Joseba Agirre kirol zuzendariak deitu zidanean, kezka guztiak uxatu eta erabat konbentzitu ninduen.
Eta orain non bizi zara?
Lezaman bizi naiz, eta ahal dudanean Hendaiara joaten naiz. Han ditut familia, lagunak, hendaiarra sentitzen naiz. Baina hemen ere oso gustora nago. Oso ondo hartu naute eta eroso eta gustora nago. Pertsona gisa izugarrizko esperientzia izaten ari da eta kirolari moduan ere bai. Klub hau neurea sentitzen dut.
Kirol ikuspegitik ere pozik zaudela esan berri duzu!
Bai hala da. Jokatzen ari naiz, ez dut lesiorik izan eta asko ikasten ere ari naiz. Hemengo futbola ezberdina da, indartsuagoa da, atletikoagoa, asko ikasten ari naiz.
Izango dituzu anekdotak!
Bapatean kontatzeko… Bo, bat datorkik burura. Badakizue Iparraldean hamabiak inguruan bazkaltzen dela, eta hemen aldiz ordubatetan, orduebietan edo beranduango. Abuztuan sinatu nuen, eta egunero bezala, hamabietan bazkaldu eta taldearekin hotel batera joan nintzen arratsaldean partida bat genuen eta. Han bazkaria atera zuten berriro. Egun hartan bi aldiz bazkaldu nuen.
Eta momento txarren bat?
Ez dut momento txar handirik izan. Hasieran hizkuntzarekin sufritu nuen pixkat, hemen oso azkar hitzegiten duzue eta, baina tira.
Oraindik orain Euskal Selekzioarekin jokatu duzu. Nola sentitu zara?
Oso oso ondo. Esperientzia ederra izan da. Gainera Athleticeko hamaika jokalari geunden eta taldean bezala egon naiz. Kirol ikuspegitik Argentina bezalako selekzioa baten aurka aritzeak ederra izan zen.
ELKARRIZKETAK/FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA
‘Bada garaia. Martxoaren 23an, denok San Mamesera’
Euskal Herria Kirola elkartearen oharra
Osasuna 1-0 Alaves
VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da
Athletic – Alaves, martxoaren 16an
VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izango da. 21:00ean hasita jokatuko da.