HERRI KIROLAK/SOKATIRA/EUSKAL SELEKZIOA
Sokatira Mundialaren lehen jardunaldia jokatu da Getxon
Euskal tiratzaileek hiru domina eskuratu dituzte taldekako lehen jardunaldian
Sokatira Mundiala ostegun goiz honetan hasi da gizonezkoen 680 kiloko mailarekin eta talde mistoen 580koarekin. Taldekako lehiaketetan Euskal Herriko lau klub arituko dira: Getxo, Gaztedi, Goiherri eta Mutriku. Selekzioen artekoak asteburuan jokatuko dira eta Euskal Herriak maila guztietan hartuko du parte.
Lehiaketa 09.30etan hasi da gizonezkoen 680 kiloko mailarekin, eta bertan Getxo, etxeko taldea, izan da euskal ordezkari bakarra, partadeitza honakoa izan delarik:
680 Gizonezkoak
Mertensmannen (Belgika)
Oxney Vines Cross (Ingalaterra)
Allgäu Power Zell (Alemania)
Velkonis (Letonia)
Heure (Herbehereak)
Valleitrekkers (Netherlands)
Adrenalina (Polonia)
Ebersecken (Suitza)
Stans-Oberdorf (Suitza)
Getxo (Euskal Herria)
Getxo ez da sailkatu finalerdietarako eta azkenean Ebersecken talde suitzarrak irabazi du urrezko domina, Heurek zilarrezkoa (Herbehereak) eta Allgau Power Zellek brontzezkoa (Alemania).
EMAITZAK
1º Ebersecken (Suitza)
2º Heure (Herbehereak)
3º Stans-Oberdorf (Suitza)
4º Allgäu Power Zell (Alemania)
Goizeko saioa talde mixtoen 580 kiloko mailarekin osatu da eta hor bi euskal taldek hartu dute parte: Gaztedi eta Mutriku. Hauek izan dira nor baino nor aritu diren taldeak:
580 Mistoak
Fam.Janssens (Belgika)
VSA (Txekia)
Lou Paul Y Sont (Frantzia)
Allgäu Power Zell (Alemania)
Perugia (Italia)
Heure (Herbehereak)
Valleitrekkers (Herbehereak)
Swellendam (Hegoafrika)
Walby (Suedia)
Sins (Suitza)
Gaztedi (Euskal Herria)
Mutriku (Euskal Herria)
Gaztedi ezta Mutriku tamalez ez dira sailkatu dominen lehiarako. Allgau Power Zell nagusitu da, Perugia (Italia) izan da bigarren, eta Valleitrekkers hirugarren (Herbehereak).
EMAITZAK
1º Allgäu Power Zell (Alemania)
2º Perugia (Italia)
3º Valleitrekkers (Herbehereak)
4º Fam.Janssens (Belgika)
Arratsaldeko saioa 13.30etan hasi da gizonezkoen 560 kiloko mailako taldeak lehian izan direlarik, horien artean euskal ordezkaritza zabala egon da, izan ere, parte hartu duten hamabi taldeetatik bost euskaldunak izan dira: Gaztedi A eta B, Goiherri A eta B, eta Mutriku.
560 Gizonezkoak
Powerrangers (Belgika)
Oxney Vines Cross (Ingalaterra)
Jeux Bretons Casson (Frantzia)
Dietenbach (Alemania)
Simonswald (Alemania)
Mosnang (Suitza)
Sins (Suitza)
Gaztedi A (Euskal Herria)
Gaztedi B (Euskal Herria)
Goiherri (Euskal Herria)
Goiherri B (Euskal Herria)
Mutriku (Euskal Herria)
Gaztedi A taldeak eskuratu du urrezko domina finalean Sins talde suitzarra mendean hartuta eta Gaztedi Bk brontzezkoa, Mosnang (Suitza) taldeari irabazita hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehian.
EMAITZAK
1º Gaztedi A (Euskal Herria)
2º Sins (Suitza)
3º Gaztedi B (Euskal Herria)
4º Mosnang (Suitza)
Emakumezkoen 500 kiloko lehiaketa ere ostegun arratsaldean jokatu da bi euskal talderekin: Gaztedi eta Goiherri.
500 Emakumezkoak
Bedford Ladies (Ingalaterra)
Kaiserberg (Alemania)
Westcliff Bulldogs (Hegoafrika)
Sins (Suitza)
Gaztedi (Euskal Herria)
Goiherri (Euskal Herria)
Laukizko (Bizkaia) taldeak urrezko domina irabazi du maila honetan, Bedford Ladies Ingalaterrako taldeari finalean irabazita.
EMAITZAK
1º Gaztedi (Euskal Herria)
2º Bedford Ladies (Ingalaterra)
3º Sins (Suitza)
4º Kaiserberg (Alemania)
TXAPELKETAKO EGITARAUA
Irailak 16, osteguna
-Goizeko saioa: 680 kl, gizonak / 580 Mistoa
-Arratsaldeko saioa: 560 kl, gizonak / 500 kl, emakumeak
Irailak 17, ostirala
-Goizeko saioa: 720 kl, gizonak / 600 kl, gizonak / 23 urte azpikoak
-Arratsaldeko saioa: 640 kl, gizonak / 540 kl, emakumeak
-18:00 Hasiera ekitaldia
Irailak 18, larunbata
-Goizeko saioa: 680 kl, gizonak / 580 Mistoa (WG)
-Arratsaldeko saioa: 560 kl, gizonak / 500 kl, emakumeak
Irailak 19, igandea
-Goizeko saioa: 720 kl, gizonak / 600 kl, gizonak / 23 urte azpikoak
-Arratsaldeko saioa: 640 kl, gizonak (WG) / 540 kl, emakumeak (WG)
Lur Gaineko Sokatira Mundialaren aurreneko bi egunetan kluben arteko norgehiagoka izango da eta, azkenengo bietan, aldiz, selekzioen artekoa. Denera, lau kontinentetako 30 herrialdetatik etorritako 1.500 kirolari inguruk parte hartuko dute lehian.
Mundialaren lehia atal bitan egituratuko da beraz: lehenengo egun bietan torneo bat egingo dute Tug of War International Federation-ari (TWIF) atxikitako eta 72 herrialdetatik etorriko diren klubetako kideen artean, eta azken egun bietan, aldiz, talde nazionalen txapelketa egingo dute.
Lehiak kategoria ezberdinetan garatuko dira, modalitateen eta pisuen arabera, emakumezko zein gizonezkoetan, mistoak diren sekzioak ere kontutan hartuko direlarik.
Sokatirako ospakizun hau bi urtetan behin egiten da, aurretik Hegoafrikan (2018), Suedian (2016) eta AEBetan lehiatu delarik. Ez da lehenengo aldia izango Getxon ezaugarri hauetako txapelketa bat antolatzen dena. 1991ean Fadurako Kirol Gunea goma modalitateko sokatiraren lehenengo Munduko Txapelketaren egoitza izan zen eta.
Bestalde, Getxoko Mundialean hiru aldagai garrantzitsu emango dira. Alde batetik, TWIF Nazioarteko Federazioak bere 60. urteurrena bete zuen 2020an, eta pandemiak ospakizunak eten baditu ere, Getxoko Txapelketan berreskuratzeko asmoa dute.
Bestetik, txapelketa honetan parte hartzeak kirolariengan sortutako interes handia nabarmendu behar da, izan ere, bertan ematen diren emaitzak 2022ko Munduko Jokoetara sailkatzeko balioa izango dutelako.
Eta hirugarrenez, 2021eko hasieran dopping-aren kontrako araudi berria martxan jarriko delako sokatira arloan, neurri zorrotzagoak ezarriz.
Txapelketa mundial baterako egoitza izateko Getxoren aukeraketa, nazioarteko testuinguruan nortasun propioarekin lehiatzeko eta selekzioaren ofizialtasuna lortzeko esfortzu irmo baten emaitza da.
Munduko Txapelketaren logoak “Sokatira Mundiala” izenburua dakar, horrela kirolaren euskarazko izendapena finkatuz, kirol honek gure herrian izan duen errotzea bistaratu nahian.
Euskal Herriko talde nazionala
2014an TWIF erakundeak euskal talde nazionala eskubide osoko kide modura onartu zuen Federazioan eta, ordutik, nazioarteko txapelketetan parte har dezake, Basque Country izendapenarekin.
Urte horretako abuztuan talde nazional modura lehenengo aldiz lehiatu zen, AEBetako Wisconsinen ospatutako lurreko Sokatira Mundialean. 2018an, gainera, Lurmutur Hirian ospatutako azken Munduko Txapelketan Basque Country taldearen ordezkaritzak arrakasta bikaina lortu zuen, etxera zazpi domina ekarrita: hiru sari selekzio nazionalen araberako txapelketan; zilarra gizonezkoen kategoriako 560 kilotan, brontzea emakumezkoen kategoriako 500 kilotan eta zilarra Mundialean lehiatzen ziren proba guztien artean gogorrena eta lehiakorrena den gizonezkoen 720 kilotako azken jardunaldian. Eta beste lau taldeen araberako modalitatean, Goiherrirako bi dominakin eta Gaztedirako beste birekin: Goiherrik zilarra eskuratu zuen 560 kiloko kategorian; eta brontzea 640 kiloko gizonezkoen hitzorduan. Gaztedik, aldiz, zilarra jaso zuen emakumezkoen 540 kiloko kategorian; eta brontzea 560 kiloko proban, hain zuzen Goiherriren aurka.
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa
Igandean Artziniegan hasi, eta abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira
Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan
Iker Vicente Otsagabiako aizkolaria suertatu da txapeldun lehenengo aldiz Gasteizen jokatu den Euskal Herriko aizkolari txapelketan.
Oihana Azkorbebeitiak hamargarren amaitu du Munduko Kopan
Mendi Lasterketako Skyrunner Munduko Kopa 2019 amaituta: Azkorbebeitia hamargarren eta Iñarra hamabigarren