HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Sokatira jardunaldia Berriozarren
Iragan larunbatean lehiatu zen Berriozarren Euskal Herriko zortzinakako Sokatira txapelketako jardunaldia, gizonezkoetan (560 kilo) eta emakumezkoetan (500 kilo)
Berriozarren, 560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten
Esan bezala, Berriozarren 560 kilotan goma gaineko tiraldiak lehiatu ziren. Irabazlea Ibarra izan zen, Lesakako Beti-Gazteren aurretik. Ibarrako taldeak tiraldi guztiak irabazita eskuratu zuen txapela. Bigarren Beti-Gazte izan zen bi tiraldiak Ibarraren aurka galduta. 680, 640 eta 600 kiloko txapelak jantzi ondotik, 560 kilokoa ere janzteko helburua zuten lesakarrek, baina amore eman behar izan zuten Ibarraren kontra. Hirugarren Gaztedi Laukizkoa izan zen eta jarraian Berriozar laugarren, Murueta bosgarren eta Txantrea seigarren sailkatu ziren.
Emakumezkoek ere euren azkeneko ekitaldia 500 kilotan izan zuten, eta irabazlea Gasteizko Badaiotz izan zen, ondoren Txantrea, Beti-Gazte, Gaztedi, Ibarra eta Antsoain sailkatu zirelarik. Oso txapelketa parekatua izan da honakoa. Lehen jardunaldian Badaiotz nagusitu zen, Txantrea eta Beti Gazteren aurretik; bigarrenean lesakarrak izan ziren irabazle, gasteiztarrak eta txantrearrak gaindituz eta larunbatean, Txantrea izan zen garaile, Beti Gazte eta Badaiotzen aurretik. Honela, hamabosna puntutan berdinduak gelditu ziren hiru taldeak sailkapen orokorrean eta berdinketa hausteko tiraldiak lehiatu behar izan ziren, azkenean Badaiotz txapeldun suertatu zelarik.
Igande goizean Ezkabarten, 580 kilotan txapelketa mistoa jokatuta Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketari amaiera emango zaio.
Orain Munduko txapelketa jomuga
Otsailaren 20tik 23ra Irlandako Donegal konterriko Lettekenny hirian jokatuko da Munduko txapelketa. Ostegunean eta ostiralean kluben arteko lehia izango da eta larunbat eta igandean nazioartekoa, non Euskal Herriko selekzioak parte hartzen duen.
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Bi jardunaldiak irabazi eta guztira 10 puntu eskuratu zituen. Bigarren Gaztedi geratu zen 8 punturekin eta Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan