MENDI LASTERKETAK
Skyrunner World Series Zirkuituaren egutegia aurkeztu dute
SKYRUNNER WORLD SERIES Zirkuituak 2021. urteko egutegia aurkeztu berri du
Skyrunner World Series zirkuituari Munduko Kopa deitzen zaio, eta urtean zehar lehiatu beharreko hainbat lasterketaz osatua dago. Data hauetan eta urtero lez, International Skyrunning Federation erakundeak mendiko lasterketen nazioarteko egutegia argitaratu du. Zirkuituak iraungo duen zazpi hilabeteetan, 13 proba izango dira jokoan. Egutegiko hamahiru proben artean, nabarmendu beharrekoa da irailaren 26an jokatuko den Gorbeia Suzien (Zeanuri, Bizkaia) proba.
Oraindik dena airean dagoen arren, badirudi Sky Runner World Series lasterketaren egutegia apirilaren 18an abiatuko dela Japoniako lurretan, Mt. Awa Skyrace (Sonjo) lasterketarekin. Egutegi hori, hasiera batean, COVID-19k hurrengo hilabeteetan izango dituen gertakarien menpe egongo da. Hamahiru lasterketetatik, 11 Europan jokatuko dira, eta nabarmentzekoak dira Italian jokatuko diren hiru lasterketak. Lasterketa horiez gain, Frantziak, Portugalek, Austriak, Andorrak, Norvegiak, Suitzak, Bulgariak eta Euskal Herriak proba bana hartuko dute. Kanadak eta Japoniako probek osatuko dute egutegia.
Ekaina eta iraila izango dira hilabeterik gogorrenak, hiru lasterketa jokatuko baitira hilabete horietako bakoitzean. Proba guztiek 25 eta 42 kilometro arteko distantzia izango dute, Madeyra Skyrace (Portugal, 55 kilometro, +4121 metro) eta Tromso Skyrace (Norvegia, 57 kilometro, +4800 metro) lasterketak izan ezik. 2021eko egutegia itxiko duen proba Italiako lurretan jokatuko da urriaren 16an. Limone Sul Garda herri ederrean jokatuko den Limone Skyrace Extreme (27 kilometro, +2600 metro) proba aukeratu dute agintariek egutegiari amaiera emateko.
Gorbeia Suzien lasterketa
Gorbeia Suzien traila, orotara 31 kilometro eta 2.400 metroko goranzko desnibela dituen lasterketa zirkularra da, Gorbeako parke naturalean barrena, bidezidor lokaztu, harrigune bihurri, zein bazka berdeko zelai zabaletan korrika egiteko aukera ematen duena.
Denetarik topatu daiteke ibilbidean: igoera zein jeitsiera malkartsuak, abiadura handian joateko tarteak, eremu teknikoak…. GorbeiaSuzien lasterketa Zeanuriko plazatik abiatzen da eta tontor batzuk zapaldu ondoren, berriz ere irteera gunera itzultzen da, bertan munduko ertz guztietatik etorritako punta-puntako korrikalariek parte hartzen dutelarik.
Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea) izan dira azkarrenak XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Argazkia: @RitxiWar XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketan nagusien kategorietako irabazleak izan ziren Ander Garcia (Gasteiz) eta Maider Leoz (Iruñea). Sailkapenak: herrikrosa.eus Sailkapenak 2016: todorun Sailkapenak 2015: todorun...
XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa-2017
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Igande honetan, urriak 5, jokatuko da Gasteizen XVIII. Gasteiz Hiria Herri Lasterketa, urtetik urtera antolatu ohi dugun herri lasterketa, kirola ere Euskal Herriaren gure nortasunarekin uztartuta bizitzeko eta sustatzeko ildoan. Ohi...
Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko [gallery...