HERRI KIROLAK/AIZKORA
Sherpa.ai aizkora txapelketa berriaren kanporaketa jokatu dute Zestoako pilotalekuan
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatu zuten larunbatean, urriak 24, Zestoan
Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan jokatu zuten kanporaketa larunbatean Lehen Mailako hamar aizkolarik, eta eguneko denborarik onenak eginda, azaroaren 29ko final handira sailkatu ziren Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.
Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatu ohi zuen Euskal Herriko Txapelketatik aldenduta, aizkolariek beraiek antolatutako txapelketaren bidea hasi zuten Zestoan larunbatean.
Guztira, hamar herri kirolarik parte hartu zuten kanporaketan: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Ruben Saralegi, Jon Rekondo, Julen Alberdi Txikia IV.a, Iker Vicente, Jexux Mujika, Jon Irazu, Ugaitz Mugertza eta Aitzol Atutxa. Bi kanaerdiko, 60 ontzako bi enbor eta bi oinbiko ebaki behar izan zituzten aizkolariek Zestoan.
Hiru txandatan banatuta aritu ziren hamar aizkolariak. Lehen txandan aritu ziren Aitzol Atutxa, Ruben Saralegi eta Ugaitz Mugertza eta Atutxa izan zen azkarrena, lanak 20 minutu eta segundo batean amaituta. Bigarren txandan, Iker Vicente nagusitu zen 19 minutu eta 31 segundoko denbora eginda, atzetik Jon Irazu eta Jon Rekondo sailkatu zirelarik
Hirugarren eta azken txandan laukotea aritu zen nor baino nor gehiago. Mikel Larrañagak egin zuen bere txandako denborarik onena, eta baita egunekoa ere: 18 minutu eta 46 segundo. Eneko Otañok amaitu zituen lanak bigarren postuan, hirugarren Julen Alberdi izan zen eta laugarren postua lortu zuen Jesus Mujikak.
Gauzak horrela, honako sei aizkolari hauek sailkatu dira azaroaren 29an Bilboko Bilbao Arenan 12:00etan jokatuko den final nagusira:
- Mikel Larrañaga (18 minutu eta 46 segundo)
- Iker Vicente (19 minutu eta 31 segundo)
- Eneko Otaño (19 minutu eta 45 segundo)
- Julen Alberdi Txikia IV.a (19 minutu eta 51 segundo)
- AItzol Atuxa (20 minutu eta segundo bat)
- Jon Irazu (21 minutu eta segundo bat)
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru
Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Erandioko Goiherri taldeak brontzea lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan