EUSKAL SELEKZIOA/OFIZIALTASUNA ORAIN
“Selekzioaren partidek festa eta aldarrikapen bat izan behar dute”
Telefonoz erantzun digu Realeko erdilaria eta kapitaina den Asier Illarramendik (Mutriku, 1990). Ez dira garai goxoenak berarentzat, denbora luzeko lesio batetik atera berria, zelairatzeko irrikitan dago Euskal Selekzioaren inguruko iritzia eman digunean.
Nola ikusten duzu Euskal selekzioaren kontua futbolean?
Bistan da, arrazoi ezberdinengatik ez dagoela, bere garairik onenean. Eta pena ematen dit. Gogoan dut txiki-txikitatik nola bizi zen dena. Eta tristura handia eragiten digu denoi barruan. Egia da, gizartea asko aldatu egin dela baina gai honi buelta bat eman behar zaiola pentsatzen dugu aspalditik. Izan ere, guretzat partida soil bat baino askoz gehiago da.
Zeintzuk dira, zure ustez, egoera honetan azpimarragarriak iruditzen zaizkizun kontuak?
Guk, Realeko jokalariok, orain hiru bat urte hausnarketa kolektibo bat egin genuen. Guretzako inportantea da Euskal selekzioaren proiektua. Beti egongo gara hori babesten. Aurrera egiteko egokien iruditu zaigun alea jarri dugu beti. Eta jarriko dugu. Jokalari ikuspegitik, eta hain zuzen proiektuari garrantzia ematen diogulako, garbi ikusten genuen partidak jokatzea inportantea dela, baina ez edozein partida, ez edonola. Gure ustez, partidak norabide garbi bat behar du. Ez du zertan izugarrizko aurkari baten kontra izan behar, baina bai festa bat eta aldarrikapen bat…norabide bat marrazten duen partida bat. Gutxienez jokalariak eta zaletuak proiektuarekiko atxikimendua handitzeko balioa duena.
Bestalde, antolaketa aldetik gauzak ondo egin behar dira. Klubei eta jokalariei garaiz abisatu behar zaie. Azken batean seriotasunarekin hartu behar da .Oroimen oso onak ditugu, baina baita bestelakoak ere.
Ze aurrerabide ikusten diozu?
Futbolean gauzak azkar igarotzen dira. Orain gu gaude, baina laster belaunaldi berriak izango dira nagusi. Hitz egin behar da, denekin kontatu. Jokalariek, klubek, Federazioak eta zaleek bat eginda aterako dugu aurrera.
Mendi Lasterketako Lineako 2019 Euskal Herriko Txapelketa
Hassan Ait Chaouk eta Amaia Amantegik irabazi dute Mendi Lasterketen Euskal Herriko Txapelketa
.
Maila handia erakutsi zuen Euskal Selekzioak Mendi Lasterketako Munduko Kopako hirugarren proban
TransVulcaniaren ostean, igandean bertan izango dute hurrengo hitzordua Saint-Honorén (Frantzia)
[BIDEOA] Oihana Azkorbebeitiak irabazi du Japonian
Abadinoarrak Munduko Kopako aurreneko kilometro bertikala irabazi du Euskal Selekzioarekin