EUSKAL PILOTA
Segurola eta Zaldua txapeldun
Oriamendiko Torneoaren finalean Segurola eta Zaldua I. geldiezinak izan ziren Galarretan eta 26-40an itxi zuten markagailua, Goikoetxea V.a eta Labakaren aurrean.
Segurolak eta Zalduak Oriamendi Torneoa irabazi zuten larunbatean, final haundian Goikoetxea V.a eta Labaka gainditu ondoren. Goikoetxea eta Labaka partidu bakar bat ere galdu gabe iritsi ziren finalera, baina partidurik garrantzitsuenean Segurolaren boterearen eta Zalduaren lan onaren aurrean, amore eman behar izan zuten.
Martxoaren 16an jokatutako lehenengo finalerdian, Segurolak eta Zaldua I.ak 40-36 irabazi zuten Urrutia II.a-Aizpuru III.aren aurka, eta txapelketako lehen finalistak izan ziren. Bigarren finalerdian, Goikoetxea V.a-Labaka bikoteak eskuratu zuen finalerako txartela, Mirubia eta Martirena mendean hartu ondoren.
Gauzak horrela, finalaren txanda izan zen iragan larunbatean eta egia esan partidu erabakigarriari emozioa falta izan zitzaion markagailuan, urdinak hobeak izan baitziren aurrean zein atzean. Gainera, Segurola izan zen txapelketako aurrelaririk onena, eta finalean hori bera erakutsi zuen, Goikoetxearen aurrean.
Zazpina berdinduta egon ondoren, urdinek abantaila gaindiezinak hartu zituzten. 9-18ko aldea ireki zuten markagailuan eta ondoren abantaila erosoak izan zituzten (14-26, 17-33, 22-35), azkenik 26-40ko emaitzarekin garaipena eskuratu zutelarik. Markagailuaren garapenean ikus daitekeen bezala, ez zen historia handirik izan.
Segurola oso ondo aritu zen 19 tanto eginda eta, horrela, Goikoetxea gainditu zuen. Atzealdean, Labaka erregularra izan zen 13 tantorekin eta Zalduak, berriz, 14 tanto egin zituen. Orohar, ez zen akats askorik egon, eta aurrelari urdinak asmatu izanak erabat desorekatu zuen finala, izan ere, Goikoetxea V.a eta Labaka faborito baziren ere, partidua orekatuagoa izatea espero zen.
Txapelketa honetako hirugarren postua lortu dute Urrutia II eta Aizpuru IIIgarrenak. Azken postuan, aldiz, Mirubia eta Martirena gelditu dira.
Oriamendi Torneoa
Master txapelketan aritu ez diren koadroko beste pelotari guztiak osatu dituzte bikoteak eta beraz guztira sei bikotek hartu dute parte lehiaketan: Zubiri-Etxarri, Mirubia-Martirena, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka, Urrutia II.a-Aizpuru III.a eta Zaldua II.a-Larrañaga.
Bi multzotan egon dira banatuak sei bikoteak. A multzoan, Segurola-Zaldua I.a, Goikoetxea V.a-Labaka eta Zaldua II.a-Larrañaga. B multzoan berriz, Etxarri-Zubiri, Mirubia-Martirena eta Urrutia II.a-Aizpuru.
Multzo bakoitzeko bi lehenengoak pasa ziren finalerdietara eta azkena kanpoan geratu zen. Lehenengo fasea otsailaren 11ra arte jokatu da hiru jardunaldiko sei partidurekin. Jarraian, bi finalerdien eta finalaren txanda izan zen.
Elordi Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun
Julen Egigurenen aurka jokatutako finalean 22-5 irabazi ondoren
Ansa II-Aizpuru III eta Urriza-Labaka, finalera
Juanenea-Larrañaga (40-33) eta Segurola-Barrenetxea (40-36) gainditu dituzte, hurrenez hurren, bi finalaurrekoetan
Itziar Lete, Gipuzkoako Pilota Federazioaren presidente berria
Danok Bat Pelotazale Elkarteko kidea, gainera, kargua hartzen duen lehenengo emakumea da