EUSKAL PILOTA
Segurola eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.a eta Azpiroz gainditu dituzte
Erremonte jaialdiak larunbatero itzuli dira Galarretara, hiru partidu jokatuko direlarik ekitaldi bakoitzean. Halaber, astelehenero Sagardoaren Txapelketak jarraituko du, ekainera luzatuta, Erremontari saioaren barruan. Partiduak 22:30etan eskaintzen diren arren ETB1en, partiduak arratsaldean zehar jokatzen dira Galarretan eta hemendik aurrera ordubete aurreratuko dira asteleheneko jaialdiak.
Asteburu hontan, hirugarren larunbata jarraian Galarretara hurbildu ziren zaleek maila handiko estelarraz gozatu ahal izan zuten. Segurola eta Barrenetxea IV.ak 40-37 irabazi zieten Ansa II.a eta Azpirozi. Partida ikusgarria izan zen.
Segurola eta Barrenetxea oso indartsu hasi ziren. Barrenetxea ezin sendoago eta ezin hobeto ari zen eta urdinek ez zuten bikote gorriari aurre egiteko modurik ikusten. Tarte horretan, Barrenetxeak 15 tanto zeramatzan, eta nahi bezala ari zen. Hala ere, urdinen erreakzioak, ezustean, gorrien joko zirraragarria gelditzea lortu zuen. Ansa berotzen hasi zen eta tantoak bata bestearen atzetik bukatzen zituen. Errenta txikitzen hasi zen, 23-8 25-16, 27-24, 30-29 eta 32nako eta 34nako berdinketak ere egon ziren.
Bazirudien harrapatu eta gainditu egingo zituztela gorriak, baina ez. Segurolak eta Barrenetxeak indarrak atera zituzten eta hiru tantoko errenta hartu zuten, 37-34, jarraian 39-35era joan eta 40-37ko markagailuarekin partida ixteko.
Barrenetxea eta Ansa nabarmendu ziren bikote bakoitzean. Urnietako aurrelariak 20 tanto egin zituen, hernaniarrak berriz 21 tanto lortu zituen, 10 saketik eta 11 piloteoan. Segurolak 12 tanto egin zituen eta Azpirozek ere partida bikaina jokatu zuen.
EMAITZAK
- Urrutia II-Martirena 25 Goikoetxea V-Odei 35
- Segurola-Barrenetxea IV 40 Ansa II-Azpiroz 37
- Etxarri-Zubiri 33 Loitegi-Labaka 35
Banakako zesta-punta txapelketako lehen bi jardunaldiak lehiatu dira
Basquek, Goixerrik, Cosmek eta Ladutxek irabazi dute eta hurrengo fasera sailkatu dira
Unai Alberdik Euskal Herriko Lau eta Erdiko Elite Txapelketa irabazi du
ILUNPE klubeko pilotari gipuzkoarrak 22-13 irabazi zion OBERENA klubeko Canabali final ikusgarri batean
Ansa II.a eta Martirena finalerdietara sailkatu dira
Ostegunean jokaturiko lehian, 33-40 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxeari